06/01/2026
URTEBERRION Arrokagarai kideak!!! Bonne année!!! Urtea hasteko horra Itsasuko ikastolan plantan emanak izan diren zango altxagarriei buruzko artikulu bat. IRAKURKETA ON!!!!
Pour bien commencer l’année, découvrez notre article sur les rehausseurs de jambes installés à l’ikastola. Bonne lecture !
Zango altxagarrien garrantzia ikasgelan eta grafismoa
Gure ikasleen irakaskuntzaren kalitatea eta ongizatea hobetzeko etengabeko ahaleginean, talde pedagogikoak eskatu du Arrokagarai Ikastola zurezko blokez hornitzea, zangoak goratzeko eta oinek atseden hartzeko. Ekimen honek ohar sinple bati erantzuten dio: haur askok, batez ere gazteenek, ez dute oinik unkitzen mahaian jarrita daudenean.
Dena den, ergonomia, motrizitate eta pedagogia ikerketa ugarik berresten digute eseritako posturak berebiziko garrantzia duela gure haurren garapenean, eta zehazkiago idazkeran edo keinu grafikoan:
1. Gorputzeko jarrera egonkorra: keinu grafikoaren funtsezko oinarria.
Grafismoa — idaztea, marraztea— keinuaren zehaztasuna, muskuluen kontrola eta koordinazio fina eskatzen duen jarduera bat da. Haurrak hatzak, eskua eta eskumuturra modu eraginkorrean mugiarazi ahal izateko, lehenik eta behin ontsa jarririk eman behar da enborraren eta pelbisaren mailan.
Oinak hutsean zintzilik daudenean:
• haurrak bere abdominalak kontratatuz konpentsatu behar du
• enborrak estabilitatea galtzen du
• sorbaldak uzkurtu egiten dira
• haurra azkarrago akitzen da
Beraz, lurrean edo altxagarrian oinak finko emaitea ez da erosotasun huts bat: funtsezko oinarri biomekanikoa da keinu grafiko eraginkor batentzat.
2. « Eskoletako » altzari estandarrak: askotan haurren morfologiara g*izki egokitzen dira.
Eskolako ergonomiari buruzko ikerketek azpimarratzen dute mahainak eta kadirak guttitan egokitzen direla ikasleen neurrira eta morfologiara. Eskola ainitzetan altzariak ez datoz bat haurren benetako beharrekin, eta horrek konpentsazio jarrerak hartzera behartzen ditu.
Zurezko altxag*iluak jartzeak aukera ematen du ingurunea sinpleki eta eraginkortasunez egokitzeko, altzari guztiak ordezkatu gabe.
3. Laburbilduz: antolaketa txiki bat, eragin pedagogiko handi bat
Arrokagarai Ikastolan zurezko blokeak jartzea ez da soilik hobekuntza materiala izan: aitzinetik gogoetatutako ekintza pedagogiko bat izan da, lan zientifiko sendoetan oinarritzen ahal dena. Ikasleei ingurumen ergonomikoagoa eta erosoagoa eskaintzeko borondatetik dator : grafismoaren kalitatean eraginez akidura murriztu, arreta hobeagotu eta idazkera/marrazketa jardueretan plazer handiago bat eskaitzeko ideiaz.
Posturan inbertitzea oinarrizko gure haurren beharretan inbertitzea da.
Arrokagarai ikastola – Hezkuntza taldea
Importance des jambes soulevées en classe et du graphisme
Dans notre quête incessante d’amélioration de la qualité de l’enseignement et du bien-être de nos élèves, l’équipe pédagogique de l’Ikastola Arrokagari a proposé l’installation de blocs de bois permettant de relever les jambes et de reposer les pieds. Cette initiative répond à une observation simple : de nombreux enfants, en particulier les plus jeunes, ont tendance à laisser leurs pieds pendre lorsqu’ils sont assis à table.
Cependant, de nombreuses recherches en ergonomie, en motricité et en pédagogie soulignent l’importance cruciale de la posture assise dans le développement des enfants, en particulier en ce qui concerne l’écriture et le geste graphique. Voici quelques éléments clés à considérer :
1.Une posture stable : un fondement essentiel du geste graphique.
Le graphisme — écriture, dessin, tracé — est une activité qui exige précision, contrôle musculaire et coordination fine. Pour que l’enfant puisse mobiliser efficacement ses doigts, sa main et son poignet, il doit d’abord être bien stabilisé au niveau du tronc et du bassin.
Lorsque les pieds sont suspendus dans le vide :
o L’enfant doit solliciter ses abdominaux pour compenser.
o Le tronc perd en stabilité.
o Les épaules se contractent.
o L’enfant se fatigue plus rapidement.
Ainsi, avoir les pieds bien ancrés au sol ou sur un support n’est pas qu’une question de confort, mais constitue une base biomécanique essentielle pour un geste graphique efficace.
2.Mobilier scolaire standard : souvent inadapté à la morphologie des enfants.
Les études en ergonomie scolaire montrent que les tables et les chaises sont généralement mal adaptées à la taille et à la morphologie des élèves. Cette inadéquation pousse les enfants à adopter des postures compensatoires. L’installation de blocs en bois offre une solution simple et efficace pour adapter l’environnement sans nécessiter le remplacement de tout le mobilier.
3.Coclusion : une petite initiative, un impact pédagogique majeur.
L’ajout de blocs de bois à l’Ikastola Arrokagari représente bien plus qu’une simple amélioration matérielle. C’est une démarche pédagogique réfléchie, qui peut être soutenue par des recherches scientifiques solides. Cette initiative vise à offrir aux élèves un cadre plus ergonomique et confortable, contribuant ainsi à réduire la fatigue, à améliorer la qualité du graphisme, à renforcer l’attention et à augmenter le plaisir lors des activités d’écriture et de dessin.
Investir dans la posture, c’est investir dans les besoins fondamentaux de nos élèves.
Arrokagarai ikastola – Hezkuntza taldea