Orokieta Herri Eskola

Orokieta Herri Eskola Información de contacto, mapa y direcciones, formulario de contacto, horario de apertura, servicios, puntuaciones, fotos, videos y anuncios de Orokieta Herri Eskola, Educación, Araba Kalea 56, Zarautz.

Orokieta Euskal Eskola Publikoan gure ikasleen garapen integrala dugu helburu; pertsonala, soziala eta akademikoa

�Euskaraz eta mundura begira bizi gara
�Ausardiaz aurre egiten diegu erronka biziei
�Sortuz eta eginez ikasten dugu

Zatoz gure ikas k

01/12/2025
🪜ARRONA ANAIAK BISITATZEN🪑Orain dela egun gutxi batzuk, LH4ko ikasle eta irakasleak ARRONA ANAIEN enpresan izan ginen. “...
01/12/2025

🪜ARRONA ANAIAK BISITATZEN🪑

Orain dela egun gutxi batzuk, LH4ko ikasle eta irakasleak ARRONA ANAIEN enpresan izan ginen. “Lanbideen proiektuaren” barruan, aroztegi bateko lana aurrez-aurre ikusteko aukera izan genuen. Goizeko bisita izan zen eta iristerako Iñaki bertan genuen gure zain, lantegiko harrera-atean. Lantegian egiten duten lana primeran kontatu zigun, hasierako tabloietatik armairu bihurtu arteko prozesu guztia oso ondo adierazi zigun. Txundituta geratu gara tabloi sinple batzuetatik zenbat armairu mota ezberdin lortu daitezkeen ikustean! Benetan ikusgarriak!

Eskerrak eman nahi dizkiogu Iñakiri eta baita langile guztiei, denak oso atsegin artatu gaituztelako. Opari eta guzti atera gara lantegi eder honetatik.
Hurrengo arte!👋🏼🫶🏽


🟣Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna🟣Gaur, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko e...
25/11/2025

🟣Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna🟣

Gaur, Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunean, Orokieta Herri Eskolan egun berezia ospatu dugu. Goizean, ikasleekin batera tratu onaren garrantziaz jardun dugu, eta eskuen irudietatik abiatuta mezu sortzaileak landu dituzte. Arratsaldean, ohiturari jarraituz, komunitate osoa irudikatzen duen zinta-dantza egin dugu. Amaitzeko, sortutako leloak irakurri eta itsatsi ditugu, eta bertso eder batekin borobildu dugu ospakizuna.
Egunero tratu onaren alde lan egiten jarrai dezagun.
💜Tratu ona guztiona.💜

euskaleskolapublikoa hezkuntza haurhezkuntza

🫛🍓ZARAUZKO MERKATURA BISITA 🍎🥕Haur Hezkuntzako 5 urtekoak Zarauzko merkatu plazara joan gara garaiko barazki eta frutak ...
13/11/2025

🫛🍓ZARAUZKO MERKATURA BISITA 🍎🥕

Haur Hezkuntzako 5 urtekoak Zarauzko merkatu plazara joan gara garaiko barazki eta frutak ikustera. Hauen kolore, forma, pisu, neurri eta beste ezaugarri ezberdinekin asko ikasi eta disfrutatu dugu.

Bide batez, gure itsasoko arrainak zeintzuk eta nolakoak diren ere jakin dugu arrandegiko langileei esker. 🐟🦀🐙🦑

Eta nola ez, hainbeste maite ditugun buruhandi eta erraldoiei ere bisita egin diegu. ❤️🤗

Gora Zarauzko merkatu plaza! 👏👏👏

🫘LH4 A gelakoak babarrunak biltzen🫘Goizean, LH4A gelakoak baratzera jaitsi gara babarrunak biltzera. Pasa den egunean Iñ...
06/11/2025

🫘LH4 A gelakoak babarrunak biltzen🫘

Goizean, LH4A gelakoak baratzera jaitsi gara babarrunak biltzera. Pasa den egunean Iñakik, baratzeko arduradunak, abisatu zigun babarrun landareak leka asko zituela eta euria egin baino lehenago jasotzera joateko. Horrela, goizean baratzera jaitsi gara eta bildu egin ditugu.

Baina babarrun landarearen istorioa jakin nahi duzue? 2024-2025 ikasturtean, “Eta nik zer egin dezaket?” proiektuaren barruan, gure planeta jasaten ari den aldaketaren inguruan lan egin genuen. Lanketa haren barruan berotegi-efektua ikusteko balioko zigun esperimentu bat aurrera eraman genuen.

Horrela bi jogurt ontzitan babarrun ale bana erein genuen. Landareak koskortu zirenean esperimentua aurrera eraman genuen, landareetako bati kristalezko ontzi bat jarri genion gainean eta besteari ez. Egunak aurrera egin ahala kristalezko ontzia zuen landarea zimeltzen joan zen eta bestea geroz eta handiago.
Esperimentuarekin bukatu genuenean, Iñakiri, baratzeko arduradunari, galdetu genion ea babarrun landarea eskolako baratzean landatzeko aukerarik ote zegoen. Eta horrela babarrun landarea landatu genuen 🪴.

A ze istorioa, ezta?

Orain gelan ditugu. Hiruzpalau egunetan lehortzen utziko ditugu eta ondoren aletu egingo ditugu.

🇺🇸🇦🇹Hello, hallo, Rebecca eta Olivia!🇦🇹🇺🇸Azken ikasturteetan bezala aurten ere HIZKUNTZA LAGUNTZAILEAK ditugu gure artea...
06/11/2025

🇺🇸🇦🇹Hello, hallo, Rebecca eta Olivia!🇦🇹🇺🇸

Azken ikasturteetan bezala aurten ere HIZKUNTZA LAGUNTZAILEAK ditugu gure artean. Rebecca Phoenixetik etorri zaigu eta ikasturte osoan zehar egongo da gurekin. Olivia berriz Salzburgokoa da eta irakasle izateko praktikaldia egiten ari da, bi hilabetez egongo da gure artean. Ikasleekin gelan eta egunerokotasunean atzerriko hizkuntza erabiltzen dute eta hauentzat motibagarria eta aberasgarria da beraiekin aritzea.
Gelako jarduerez gain eskolako bizitzan murgiltzen dira, hemen ikus ditzakezue ikasleekin batera perretxiko bila joan ziren irteeran 🍄🍄‍🟫.

Bestalde, aste honetan, tertulia musikalari amaiera emateko, Oliviak bere herrikoa den Wolfgang Amadeus Mozarti buruzko aurkezpena egin die HH4 eta LHko hainbat ikasleri.
Ba al zenekiten Salzburgo hiria Zarautz baino zazpi aldiz handiagoa dela? Eta “Salzburgo” hitzak “gatzezko gaztelua” esan nahi duela?🧂🏰

Esker mila zuen ekarpenengatik, Rebecca eta Olivia! Zarautzen gustura egotea opa dizuegu.

Tschüss!👋🏼🤗 Good bye!


+

💦ETWINNING: FLOW – Future Life Skills Through Our Water💦LH4A-ko ikasleak eTwinning proiektu berri honetan murgildu dira,...
05/11/2025

💦ETWINNING: FLOW – Future Life Skills Through Our Water💦

LH4A-ko ikasleak eTwinning proiektu berri honetan murgildu dira, ikasturte guztian zehar ura eta haren erabilera jasangarriaren garrantziaz arituko dira.

Europako beste herrialdeetako (Polonia, Turkia, Italia eta Errumania) ikasleekin elkarlanean, jarduera digital eta sortzaileen bidez, esperientzia oso aberasgarria bizituko dute ingelesa praktikatu eta bizitzarako gaitasunak garatzen joateko.

“Ura bizitzaren iturria da, eta guztion ardura da zaintzea.”💧

🤝💭EHUrekin elkarlanean dabil Orokieta proiektu berri batean💭🤝Pasa den astean EHUko DREAM iker taldeko kideak izan genitu...
05/11/2025

🤝💭EHUrekin elkarlanean dabil Orokieta proiektu berri batean💭🤝

Pasa den astean EHUko DREAM iker taldeko kideak izan genituen eskolan Tertulia Musikalak nola egiten ditugun behatzen. “Read with Multilingual Early Education” proiektu europarraren barruan praktika eredugarriak biltzen ari dira eta tertulia musikalak ekintza interesgarria iruditu zaie proiektuari ekarpena egiteko. Hori dela eta, Mozart-en Txirula Magikoaren HH5eko tertulia eta LH1eko tertuliak grabatzen aritu ziren. Grabazioek haurren irakurketa partekatuaren esperientzia jaso eta aztertzea dute helburu, irakurketa-jarduera arrakastasuak biltzeko eta aztertzeko helburuarekin.📖

Beti da aberasgarria EHUko profesionalekin elkarlanean aritzea, asko ikasten baitugu beraiekin.

Irrikitan gaude proiektuak bilduko dituen gainontzeko esperientziak ikusteko.📚😁

Aniztasunaren zaporeak👩🏻‍🍳🌍Urriaren 31n ospatu genuen “Aniztasunaren Zaporea” proiektuaren amaiera, frontoian egindako a...
04/11/2025

Aniztasunaren zaporeak👩🏻‍🍳🌍

Urriaren 31n ospatu genuen “Aniztasunaren Zaporea” proiektuaren amaiera, frontoian egindako azoka berezi baten bidez. Egun horretan, proiektuan zehar egindako lan guztiak erakutsi eta partekatu genituen, kolorez, musikaz eta kulturaz betetako giro alaian.
Seigarren mailako ikasleen familiek eta eskolako ikasle guztiek parte hartu zuten ekitaldian. Ikasleek kultura desberdinetako jantziak jantzi zituzten, eta herrialde askotako janari tipikoak eskaini zituzten, guztion artean munduko zaporeak dastatzeko aukera paregabea sortuz. Jarduera honen bidez, kultura-aniztasuna, migrazioa eta giza eskubideak bezalako gaiak lantzeaz gain, elkarren arteko errespetua eta elkar ezagutza sustatu genituen.🫂🫶🏽

🍢Garaian garaikoa🍢Garaian garaikoa, tokian tokikoa,ez al da hori zentzuzkoa?Garaian garaikoa eta ekologikoa,gu eta gure ...
30/10/2025

🍢Garaian garaikoa🍢

Garaian garaikoa, tokian tokikoa,
ez al da hori zentzuzkoa?
Garaian garaikoa eta ekologikoa,
gu eta gure planeta osasuntsu egoteko.

Abesti hau ere ikasi dugu “Zer jan, hori izan!” proiektuarekin, eta bere hitzak bihotzean daramatzagu. Egia esan, izenak berak asko esaten du.
Hirugarren mailako ikasleok elikadurari buruz ikasi dugu: zer jaten dugun eta horrek gure gorputzean zein osasunean nola eragiten duen. Eta ez hori bakarrik... gure planetan ere bai!

Ikasitakoa ez dugu buruan bakarrik utzi: praktikara jauzi egin eta sukaldera salto egin dugu!
Aste honetan proiektuari bukaera ematen ari gara eta azken ekoizpen gisa, 4. mailako lagunentzat pintxo goxoak prestatu ditugu. Osasuntsuak, askotarikoak eta garaian garaiko produktuekin egindakoak.

Egun hauetan gure sukaldeak ogi txigortuaren usaina izan du; gazta freskoa, menbriloa, fruta eta beste hainbat zapore eder nahastu dira bertan. Amantalak olioz eta tomatez zikindu dira, eta ezpain-ertzetan maionesaren arrasto goxoa geratu zaigu… Poz-pozik elkarbanatu ditugu jaki horiek, irribarre eta kolorez beteriko amantalekin!

Laugarren mailako ikasleek pozarren jan dituzte gure jakiak, eta jasotako balorazioak ezin hobeak izan dira. Pintxoak haientzat ziren, baina guk ere dastatzeko aukera izan dugu —eta ez dugu ezkutatuko— primerakoak zeuden!

Proiektua amaitzear d**o, eta argi gelditu zaigu: osasuntsu jateak ez du helburu bakarra. Denok dugulako ardura, eta denok irabazten baitugu: guk, gure lagunek eta gure inguruneak.

Hurrengo astean proiektu berri bati ekingo diogu, gogotsu. Eta argi daukagu: elikaduraren bidetik jarraituko dugu, gurea dena zaintzen!🍅🥬🥔🌶️

🌊⛰️Harri, fosil, mineral🌊⛰️Aurreko astean, LH5ekoak Zumaian d**oen Algorriko Interpretazio Zentrora joan ginen.Harri, fo...
27/10/2025

🌊⛰️Harri, fosil, mineral🌊⛰️

Aurreko astean, LH5ekoak Zumaian d**oen Algorriko Interpretazio Zentrora joan ginen.

Harri, fosil eta mineral proiektua amaitzen ari gara, eta bisita honetan proiektuan zehar ikasitako eduki asko beste modu batean ikusi eta ulertzeko aukera izan genuen. Esperientzia oso interesgarria izan zen, eta primeran pasa genuen!

Flyscha gure planetaren historiaren liburu erraldoi bat bezalakoa da, eta Zumaian duguna bereziki baliotsua da, informazioa oso ondo kontserbatu delako. Geruza bakoitzean 60 milioi urteko historia aurki dezakegu, eta pauso gutxiren bidez gizakiok Lurrean daramagun denbora guztia irudikatu dezakegun bitartean, kilometroak behar dira planetaren bizitza osoa zeharkatzeko🦖🦕.

Benetan egun zoragarria izan zen!

Dirección

Araba Kalea 56
Zarautz
20800

Horario de Apertura

Lunes 09:30 - 17:00
Martes 09:30 - 17:00
Miércoles 09:30 - 17:00
Jueves 09:30 - 17:00
Viernes 09:30 - 17:00

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Orokieta Herri Eskola publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Escuela/facultad

Enviar un mensaje a Orokieta Herri Eskola:

Atajos

Compartir

Categoría