Orereta Ikastola

Orereta Ikastola Orereta-Errenteriako Ikastola. Ikastolen Elkarteko kidea. Kooperatiba.

Euskal Herrikoa, euskalduna, ped**ogia eraldatzailea, herritarra, bertakoa, komunitarioa, berdea, material propioa, 0-18 proiektua

🎉Blaitu festa!💦Madalenetan ere blaitu mingainak eta busti euskaraz!!!👅
25/07/2026

🎉Blaitu festa!💦
Madalenetan ere blaitu mingainak eta busti euskaraz!!!👅

07/07/2026

Haur Eskolako ttikiek ate joka dituzte udako oporrak, eta egun hauetan urarekin jolasean ibili dira egun eguzkitsuez gozatzen!!💦🫧🎈☀️

Langile batzarrarekin eman diogu amaiera ikasturteari. K**e Amonarriz soziolinguistarekin hasi dugu ekitaldia. Kafe ordu...
30/06/2026

Langile batzarrarekin eman diogu amaiera ikasturteari. K**e Amonarriz soziolinguistarekin hasi dugu ekitaldia. Kafe orduaren ondoren Berrikuntza eta Blaituko ordezkariek ikasturteak eman duena azaldu dute. Erretiratutako irakasleei, aurten utzi gaituztenei, ikastolan 25 urte bete dituztenei eta zuzendaritza postua utzi dutenei omenaldia eginez eman diogu amaiera saioari! Eskerrik beroena omenduei, ikastolari egin diozuen ekarpenagatik!💚

Atzo belar meta altxatu genuen ikastolan. 🌾Ez da belarra pilatzeko modu zahar bat soilik. Gure arbasoen jakinduria da, b...
24/06/2026

Atzo belar meta altxatu genuen ikastolan. 🌾

Ez da belarra pilatzeko modu zahar bat soilik. Gure arbasoen jakinduria da, belaunaldiz belaunaldi iritsi zaigun keinu isila. Haiek bazekiten udako izerdia neguko babes bihurtzen; gaur, guk ere, gure ahalegina biharko ametsen oinarri bihurtu dugu.

Meta hau ez da iraganari begiratzeko ariketa bat izan. Elkarrekin egiten dugunak duen balioa gogoratzeko aukera izan da. Auzolana ez baita tradizio hutsa; komunitatea eraikitzeko modu bat da.

Mila esker bertan izan zineten guztioi. 💚

19/06/2026

HH5eko ikasleek hirugarren hiruhilekoan egin dituzten buruhandiak erakutsi eta dantzatu ondoren, festa ederraz gozatu dugu HH4 eta HH5 urtekoek elkarrekin, ikasrtureari amaiera paregabea emateko!

Atzo, urte luzez gure lankide izan den Anak erretiroa hartu zuen. Hona hemen egindako agurraren irudi batzuk! Gozatu gar...
19/06/2026

Atzo, urte luzez gure lankide izan den Anak erretiroa hartu zuen. Hona hemen egindako agurraren irudi batzuk! Gozatu garai berriaz, Ana!

Ikasturteari amaiera emateko, urtero bezala agur bereziak izan ditugu Añabitarten. Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak ...
19/06/2026

Ikasturteari amaiera emateko, urtero bezala agur bereziak izan ditugu Añabitarten. Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleak zein urteetan gurean izan dugun Esther irakaslea agurtzeko tartea izan dugu. Ongi izan eta bejondaizuela!

Txis pun! 🎉Bukatu da ikasturtea! Amaiera ederra eman diote DBH4. mailako ikasleek Ikastolako ibilbideari! 💚Bejondeizuela...
19/06/2026

Txis pun! 🎉Bukatu da ikasturtea! Amaiera ederra eman diote DBH4. mailako ikasleek Ikastolako ibilbideari! 💚Bejondeizuela, gazteak!

17/06/2026

Ikasturtea bukatzear da eta HH2koak udararako prestatzen ari dira iada! Gaur, ur-jolasak egin dituzte, eta gozamena iruditan ikusi besterik ez d**o!

17/06/2026

Ikasturtearen azken ordu hauek irriz amaitzeko, Blaitu Kluba oparitxo batekin dator: ikasturte honetako “making of” bideoa. 📹

Bideoak ederki erakusten du saio arrakatsuak argitaratzeko ezinbestekoa dela pazientzia, konfiantza eta zailtasunen aurrean iraunkor jokatzea, amore ez ematea. Hanka sartzeen eta akatsen aurrean kikildu, lotsatu eta frustratu beharrean ez d**oela norbere buruaz barre egitea bezalakorik!😂

Blaitu mingainak eta busti euskaraz!💦

Dirección

Zamalbide Auzoa, 14
Rentería
20100

Horario de Apertura

Lunes 08:00 - 13:30
14:00 - 16:30
Martes 08:00 - 13:30
14:00 - 16:30
Miércoles 08:00 - 13:30
14:00 - 16:30
Jueves 08:00 - 13:30
14:00 - 16:30
Viernes 08:00 - 13:30
14:00 - 16:30

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Orereta Ikastola publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Escuela/facultad

Enviar un mensaje a Orereta Ikastola:

Atajos

Compartir

Categoría