Orioko Zaragueta Herri Eskola

Orioko Zaragueta Herri Eskola Orioko Eskola Publikoa gara, 2 urtetik 16 urtera bitarteko haur eta nerabeei zerbitzua ematen dieguna. Izaera familiarra daukagu. Gertukoak gara, oriotarrak.

Berriak / nongoa naizen esanaz…Ekaina 14, 2026nongoa naizen esanaz…Orioko Curriculumarekin lotuta, maiatzaren 9an DBH4...
16/06/2026





Berriak / nongoa naizen esanaz…

Ekaina 14, 2026

nongoa naizen esanaz…

Orioko Curriculumarekin lotuta, maiatzaren 9an DBH4ko ikasleak Ana G. de Txabarri Expositok sortutako eta gidatutako Goiko Kalen oinez izeneko proiektua landu zuten.

Anaren gidaritzapean, oinez, solasean, batetik bestera egin zuten bidea, eta dugun ondare aberatsaren berri jaso zuten, baita, aldi berean, beren burua hobeto ezagutu ere. Geldialditxoak eginez, Anak Orioren sorrera eta Goiko Kalearen inguruko antolaketa azaldu zien: kaleak, etxeak, eliza, Pilliku plaza… Azken puntu honetan, emakume-saregileen historia, euskararena eta, jakina, Maria Maestrarena ere azaldu zien.

Bizi-bizi pasa zitzaien goiza, eta hauxe idatzi nahi izan zuten ikasleek bukaeran:

Plazer bat izan da, Ana! Guk ere bat egiten dugu zure aldarrikapenarekin: Txikitan Orio itsasotik ikusteko aukera izaten genuen, (bapore eraiki berrietan herritarrei bertan itsasoratzen lagatzen zieten eta buelta bat ematen zuten, besteak beste, haur eta gazteek) eta egun aldiz, herritik ikusten dugu itsasoa, zergatik ez eman aukera hori egungo gazteei? Hortxe gure proposamena Orioko Udalari.

15/06/2026

Zaraguetako festak utzitakoak 🤩. Eskerrik asko denoi! 🤗



13/06/2026

🎉 Zaraguetako festa! 🤩
Benetan polita izan da ikasleen aurtengo emanaldia 🥰. Mila esker guztioi! 🤗



Danbolin Musika Eskolako kideek erakustaldi zoragarria eskaini ziguten astelehenean Zaraguetan. Hainbat instrumentu erak...
11/06/2026

Danbolin Musika Eskolako kideek erakustaldi zoragarria eskaini ziguten astelehenean Zaraguetan. Hainbat instrumentu erakutsi zizkiguten eta ederra izan zen!Mila esker denoi! 🤗

LH6ko ikasleak Lemoizko Euskal Girotze Barnetegian izan dira lau egunez. Ederki pasa dute. Hainbat jarduera egin dituzte...
11/06/2026

LH6ko ikasleak Lemoizko Euskal Girotze Barnetegian izan dira lau egunez. Ederki pasa dute. Hainbat jarduera egin dituzte: talde kohesiorako jokoak, mahai jolasak, Gorlizeko hondartzara irteera, Barakaldoko kiroldegian eskalada... dena, nola ez, euskaratik eta euskaraz!

Maiatzaren 28an Edu Zelaieta eta Txabi Arnal idazleek idatzitako "Gora gure alkate jakintsua!" aurkeztera etorri ziren. ...
10/06/2026

Maiatzaren 28an Edu Zelaieta eta Txabi Arnal idazleek idatzitako "Gora gure alkate jakintsua!" aurkeztera etorri ziren. LH3 eta LH4ko ikasleak adi-adi egon ziren.

Orioko historia begibistan dugu, baina erraparatzen al diogu? Horretarako, arretaz begiratu behar…Horixe egin dute, hain...
09/06/2026

Orioko historia begibistan dugu, baina erraparatzen al diogu? Horretarako, arretaz begiratu behar…

Horixe egin dute, hain zuzen ere, DBH2ko ikasleek Orioko curriculumean oinarritutako Euskaldunak eta Ternua izeneko proiektuaren baitan: Goiko Kaleko etxeetako ateburuetan herriak itsasoarekin izan duen harremanaren adierazle diren irudiak bilatu eta marraztu. Gure artistek marrazki bakoitzari egindako deskribapen txiki batekin borobildu dute jarduera. Bejondeiela!

08/06/2026
Pape Niang gure arteanAzken asteotan, gelan Afrikaren egoera, baliabide naturalen ustiapena eta multinazionalek kontinen...
04/06/2026

Pape Niang gure artean

Azken asteotan, gelan Afrikaren egoera, baliabide naturalen ustiapena eta multinazionalek kontinentean duten eragina latzen aritu gara. Herrialde askotan gertatzen diren desberdintasun ekonomikoak, kolonialismoaren ondorioak eta migratzeko arrazoiak sakon aztertu ditugu, eta horrek munduan gertatzen diren injustiziak hobeto ulertzen lagundu digu.

Testuinguru horretan, Pape Niang-en liburua; Hasiera berri bat irakurri dugu, Inor ez da ilegala proiektuaren baitan ARGIAk argitaraturiko lana. Liburuan Pape Niang-ek bere bizipenak kontatzen ditu: Senegaletik alde egin behar izan zuen egoera zaila, Mediterraneoa pateran zeharkatzeko arriskua eta Europara iristean bizi izan zituen zailtasunak. Liburuak errealitate gogor bat erakusten digu, baina baita ausardia eta bizitza berria eraikitzeko gogoa ere. 

Irakurketa amaitu ondoren, gure gelara bi gonbidatu berezi etorri ziren: Mikel Garcia Idiakez, liburuaren idazlea, eta Pape Niang, liburuko protagonista. Mikelek lehenik Pape aurkeztu zigun, eta bere historiaren laburpena egin zuen, nondik datorren eta zergatik erabaki zuen bere bizitza kontatzea. Gainera, azaldu zigun bera Argia aldizkariko kazetaria dela. Horrez gain, liburua idazteko prozesua nolako izan zen ere azaldu zigun: paperekin izandako elkarrizketak, etab. Ondoren, Pape bera hasi zen hitzegiten, eta bere ahotik entzun genuen liburuan agertzen den guztia: nola hartu zuen pateran sartzeko erabakia, ze arrisku bizi izan zituen bidean, eta nola iritsi zen azkenean hona bizitza berri baten bila.

Pape-ren kontakizuna oso hunkigarria izan zen. Bere ahotik entzutean, liburuan irakurritakoa, beste modu batean ulertu-jaso genuen. Gainera, guk egindako galdera guztiei gertutasunez erantzun zien, eta horrek, migratzaile askok bizi izan duten egoera hobeto ulertzen lagundu zigun. 

Azkenik, esperientzia oso aberasgarria izan da guretzat, alde batetik gelan Afrikako egoera politiko eta ekonomikoa, baliabide naturalen lapurreta eta multinazionalen eragina lantzen aritu garelako, eta bestetik benetako testigantza bat entzun dugulako, ikasitakoa bizitza errealarekin lotuz.

Malen Etxaniz Aduriz

03/06/2026

HHko lagunak hondartzako parkean pasa dute gaurko goiza 😄. Eguraldi ona aprobetxatu beharra zegoen! ☀️



Dirección

Orio

Horario de Apertura

Lunes 08:30 - 16:30
Martes 08:30 - 16:30
Miércoles 08:30 - 16:00
Jueves 08:30 - 16:30
Viernes 08:30 - 16:00

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Orioko Zaragueta Herri Eskola publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir

Categoría