Jakintza Ikastola Ordizia

Jakintza Ikastola Ordizia Ordiziako Jakintza Ikastola. Herriaren hezkuntza proiektu komunitario eta irekia. Bestalde bete beharrak ere baditu herri onurako izendapenak.

Jakintza ikastola herri onurako kooperatiba izendatu du Eusko Jaurlaritzak 2004ko azaroaren 3ko Buletinean agertzen denez. Herri onurako izendapen honek, baieztatu besterik ez du egiten herriaren zerbitzura d**oela Jakintza ikastola, baita ere zerbitzu publiko bat ematea dela bere zeregina. Garrantzitsuenetakoa zera litzateke, Jakintza ikastolak bere zeregin nagusia utzi edo desagertuko balitz, ikastolak duen ondare edo patrimonio guztia Eusko Jaurlaritzaren eskuetara pasako litzatekela.

Bihar hasiko dira txikienak egokitzapenean eta gure espazio eraberritua prest d**o etapa berri honi hasiera emateko.Biha...
31/08/2026

Bihar hasiko dira txikienak egokitzapenean eta gure espazio eraberritua prest d**o etapa berri honi hasiera emateko.

Biharkoa egun handia izango da eta ziur txikienak ez ezik gurasoak ere urduri daudela. Beso zabalik egongo gara zuen zain eta saiatuko gara etxean bezala senti zaitezten.

Ongi etorri Jakintza ikastolara!

Ikasturteko oporrak ekainaren amaieran hartu arren 2 eta 3 urtekoek udaleku zerbitzua izan dute goizetan ikastolan ikast...
17/07/2026

Ikasturteko oporrak ekainaren amaieran hartu arren 2 eta 3 urtekoek udaleku zerbitzua izan dute goizetan ikastolan ikasturte osoan zehar erreferente izan dituzten jangela eta zaintzako hezitzaileen eskutik eta gaurkoarekin amaiera eman diete. Hona hemen egun hauetan atera dituzten irudi batzuk, laburpen gisa.

Honenbestez, gaur itxiko dira gure ikastolako ateak eta irailean indarberrituta gogotsu ekingo diogu ikasturte berriari.

Gozatu merezitako oporraldia!

Ikastolako eskola kiroleko entrenatzaile izan nahi duzu? Hemen aukera paregabea, bidali zure curriculuma eskolakirola@ze...
08/07/2026

Ikastolako eskola kiroleko entrenatzaile izan nahi duzu? Hemen aukera paregabea, bidali zure curriculuma [email protected] helbidera.

🧡 Ayman Belaaraj gure ikasle ohiak bere ahalegina eta ibilbidea partekatu du DV aldizkarian. Euskara ikastea erronka iza...
26/06/2026

🧡 Ayman Belaaraj gure ikasle ohiak bere ahalegina eta ibilbidea partekatu du DV aldizkarian. Euskara ikastea erronka izan dela aitortzen du, baina beti saiatu da aurrera egiten: “Euskara pixka bat gehiago kostatzen zait, baina ahalegintzen naiz.” Bere istorioak erakusten du ahaleginak eta ikasteko gogoak ate asko irekitzen dituztela. Zorionak, Ayman! 👏

Aurresalmentaren ondoren, saltoki desberdinetan eskuragarri duzue “Peribideko istorio ezkutuak” liburua. Irudian duzue i...
25/06/2026

Aurresalmentaren ondoren, saltoki desberdinetan eskuragarri duzue “Peribideko istorio ezkutuak” liburua. Irudian duzue informazioa. Gozatu, Goizane, Peru eta Marianeren istorioekin!🦇🧺🫏

DBH 3ko ikasleek "The Hidden Journey of Our Phones" proiektua landu dute, telefono mugikorren ekoizpenaren atzean dauden...
25/06/2026

DBH 3ko ikasleek "The Hidden Journey of Our Phones" proiektua landu dute, telefono mugikorren ekoizpenaren atzean dauden gizarte- eta ingurumen-errealitateak ezagutuz. 📱🌍

Horren baitan, Alboan GKEaren "Gatazkarik Gabeko Teknologia" kanpainan parte hartu dute, eta ikastolako komunitatearen laguntzari esker, 77 telefono mugikor bildu dituzte birziklatzeko. ♻️

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Elkarrekin mundu bidezkoago eta jasangarriago baten alde egiten jarraitzen dugu. 🧡🌱

Euskal eta gaztaleniako literatura bultzatzea izan da gure erronka garrantzitsunetako bat. Hori dela eta, ikasleek urtea...
24/06/2026

Euskal eta gaztaleniako literatura bultzatzea izan da gure erronka garrantzitsunetako bat. Hori dela eta, ikasleek urtean zehar euskarazko zein gaztelaniazko eleberriak irakurri nahiz landu dituzte.

Hona hemen sortutako proiektuen adibideak. Segi dezagun irakurketaz gozatzen!📖✨🧡

DBH3ko ikasleak esperientzia eta abentura ugari bizitzen ari dira aste honetan!Astelehenean, espeleologia egin zuten eta...
17/06/2026

DBH3ko ikasleak esperientzia eta abentura ugari bizitzen ari dira aste honetan!

Astelehenean, espeleologia egin zuten eta kobazuloetako txokoak ezagutzeko aukera izan zuten. Asteartean, berriz, Jaizkibel mendira igo ziren eta bertako paisaia ederrez gozatu zuten. Gaur, asteazkena, Zarauzko hondartzara joan dira surf egitera. 🏄‍♀️🌊

Primeran ibili dira eta ikasturteari amaiera ezin hobea eman diote! ☀️🧡

Azken egun hauetako tenperatura altuei aurre egiteko urarekin jolasean ibili dira Haur Hezkuntzako ikasleak.Bainujantzia...
17/06/2026

Azken egun hauetako tenperatura altuei aurre egiteko urarekin jolasean ibili dira Haur Hezkuntzako ikasleak.
Bainujantzia jantzita poz-pozik etxetik ikastolara, motxilan toaila, krema eta jolaseako ur pistolak hartuta.
Egun bero bezain ederrak izaten ari dira; ikasturtea festa giroan amaitzeko ezin aproposagoak.

Prest daude hauek udako oporretan horrelako planak egiten jarraitzeko!

DBH2ko ikasleak Iratxeko kanpinean daude egun hauetan. Atzo Olite bisitatu zuten eta igerilekuan gozatzeko aukera izan z...
16/06/2026

DBH2ko ikasleak Iratxeko kanpinean daude egun hauetan. Atzo Olite bisitatu zuten eta igerilekuan gozatzeko aukera izan zuten. Esperientzia paregabeak bizitzen ari dira lagunartean eta giro ezin hobean! ☀️🛶🏊‍♂️🧡

Dirección

Gernikako Arbola Pasealekua, 74
Ordizia
20240

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Jakintza Ikastola Ordizia publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Escuela/facultad

Enviar un mensaje a Jakintza Ikastola Ordizia:

Compartir

Categoría