28/05/2026
Azken orduotan Xenpelar Bertso Eskolari lotuta publiko egin diren salaketen harira, Haurtzaro, Oiartzo eta Orereta Ikastolek elkartasuna eta babesa adierazi nahi die egoera honek eragindako pertsonei.
Gure komunitateko haur, gazte eta familien ongizatea eta segurtasuna lehenesten ditugu, eta hezkuntza zein aisialdi espazio guztiek ingurune seguruak izan behar dutela berresten dugu.
Errespetuan, zaintzan eta berdintasunean oinarritutako harremanak sustatzen jarraituko dugu.