Txantxiku Ikastola

Txantxiku Ikastola Txantxiku Ikastola Oñatin kokatuta dagoen eta kalitatezko hezkuntza euskalduna eskaintzen duen herri-onurako hezkuntza kooperatiba da.

25/11/2025

Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren baitan herriko plazara irten gara gure gizartean, tamalez, horren errotua dagoen biolentzia salatzeko asmoz.

📣 Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleok ‘Denok bat’ proiektua landu dute azken asteotan. Helburua kulturartekotas...
16/11/2025

📣 Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleok ‘Denok bat’ proiektua landu dute azken asteotan. Helburua kulturartekotasuna eta aniztasunaren balioa ezagutzea izan da, eta horretarako munduko txoko askotako informazioa jaso dute. Proiektuaren amaieran, ikasitakoa partekatzeko eta kultura ezberdinen aberastasuna ospatzeko azoka multikulturala antolatu zuten gure ikastetxean. Azokan, gelan landu dituzten kultura guztien inguruko informazioa eta ezaugarri interesgarriak azaldu zituzten stand-an bitartez.

🌟 Helburua argia izan zen: kultura guztiak ezagutu eta guztiei garrantzi bera ematea.

🔎 Goizean, 5. mailako ikasleak gerturatu ziren lana ezagutzera, eta arratsaldean gurasoak izan zituzten bisitan. Parte-hartzea oso handia izan zen, eta ikasleak poz-pozik gelditu ziren beraien proiektuak eta ezagutza partekatu ahal izan zituztelako.

👏 Eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu proiektuan zehar Txinako, Suitzako, Alemaniako, Kolonbiako, Italiako... informazioa gurekin partekatu duzuen familia eta lagunei. Zuen ekarpen eta parte-hartzea —izan gelara etorriz, zein informazioa eta materialak bidaliz— oso baliagarria izan zaigu. Era berean, eskerrik asko azokan giro berezia sortu zenuten guztioi: etxetik ekarritako janari eta edariei esker, kultura guztiak gertu sentitu genituen.

💯 Benetan egun berezia izan zen, eta gure proiektua askoz ere aberatsagoa bihurtu da zuen laguntzari esker!

📣 Oñatiko inguruak gehiago ezagutzeko asmoz, LH 6-ko ikasleak Natur Eskolan izan ziren aurrekoastean.🔎 Bertan, Oñatiko e...
07/11/2025

📣 Oñatiko inguruak gehiago ezagutzeko asmoz, LH 6-ko ikasleak Natur Eskolan izan ziren aurreko
astean.

🔎 Bertan, Oñatiko erliebearen ezaugarriak aztertzeko eta gure ingurunea hobeto ulertzeko
aukera paregabea izan zuten.

🔎 Natur Eskola barruan zein kanpoan aritu ziren: mapak, maketak eta ingurua behatzen aritu ziren, gure herriko mendiak, ibaiak, haranak…

💯 Egun zoragarria izan zen; asko ikasi eta primeran pasa zuten lagunen artean. Gure herriko ingurune aberatsaz goxatzeko eta gure herria eta natura hobeto ezagutzeko eta herriko paisaia hobeto ulertzeko aukera ezin hobea izan zen.

Mundua azkar aldatzen ari da eta gure ikasleak bertan bizitzeko prestatu behar ditugu, horretarako pertsona nola hezi na...
04/11/2025

Mundua azkar aldatzen ari da eta gure ikasleak bertan bizitzeko prestatu behar ditugu, horretarako pertsona nola hezi nahi dugun irudikatu dugu. Eskolak hazkunde pertsonalerako gune izan behar du. Ikasleak egoerak bere kabuz konpontzen jakin behar du, bere kontura erabakitzen; bere bizitzako autoritatea izan behar du.

31/10/2025

Gaba baltza ikastolan!! 🎃🦇👻

Dirección

San Juan Kalea, 1
Oñate

Horario de Apertura

Lunes 08:00 - 18:00
Martes 08:00 - 18:00
Miércoles 08:00 - 18:00
Jueves 08:00 - 18:00
Viernes 08:00 - 18:00

Teléfono

943 781204

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Txantxiku Ikastola publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Escuela/facultad

Enviar un mensaje a Txantxiku Ikastola:

Atajos

Compartir

Categoría