LAUDIO IKASTOLA

LAUDIO IKASTOLA Laudio Ikastolaren facebook orrialdea

IkaSaharaAbenduan saharar errefuxiatuen kanpamentuetara elkartasun bidaia egindo duen ikasle taldeak lanean jarraitzen d...
28/08/2026

IkaSahara

Abenduan saharar errefuxiatuen kanpamentuetara elkartasun bidaia egindo duen ikasle taldeak lanean jarraitzen du.

Gaur Laudioko jaietan ospatzen den Baserritar eguneko azokan postua jarri dute. Prest daude!

Modu honetan, bidaia finantzatzeko aukera izateaz gain, proiektua lau haizetara zabaltzeko parada ere izango dute.

🛍️ Kamisetak (🟢⚫️🟡) eta ohialezko poltsak salgai.

Zeren zain zaudete?
Gerturatu zaitezte!
Egin zure ekarpena!

Ikasle ohiakIkastolako etapa bukatu berri duen Ion Eguiak atzo Aranda de Dueron ospatutako txirrindularitza froga batean...
22/08/2026

Ikasle ohiak

Ikastolako etapa bukatu berri duen Ion Eguiak atzo Aranda de Dueron ospatutako txirrindularitza froga batean garaipena lortu zuen. Zorionak, txirrindulari!
Segi bizikleta gainean gozatzen!

SanRokeakLaudioko eskubaloi taldeak, 50 urte betetzen dituen urte honetan, jaietako pregoikariak izateko ohorea izan du....
14/08/2026

SanRokeak

Laudioko eskubaloi taldeak, 50 urte betetzen dituen urte honetan, jaietako pregoikariak izateko ohorea izan du.

Bost hamarkada eskubaloia lehen lerroan jartzen, Laudio bizitzen eta herriarekin batera hazten. 🤾‍♀️🤾‍♂️

Urte hauetan guztietan egindako ibilbidea, egindako lana eta herrian utzitako arrastoa aitortu eta ospatzeko modukoa da. Eta guretzat, gainera, berezia da zuen bidean gure ikastolako instalazioak ere zuen etxea izan direla gogoratzea eta aipatzea. Eskerrik asko zuen pregoian gure ikastolari egindako aipamenagatik. Elkarrekin eraikitzen da komunitatea, eta horrelako keinuek ematen diote zentzua.

Zorionak 50 urte hauengatik, eta zorionak gaurko pregoiagatik!

Gora Laudioko jaiak!
Eta izan ditzagun jai zoriontsuak, euskaldunak, parekideak eta errespetuzkoak, denok gozatzeko modukoak.

11/08/2026

SanRokeak

Ikastolako ibilbidea bukatu berri duten ikasleek jai koadrila eratu dute; Amuak.

Ikastolan izandako ibilbideari jarraipena emateko modua dela aipatzen dute.

Segi euskaraz eta euskaratik gozatzen!

Etengabeko hobekuntzakEgunotan ikastolan ohikoa ez den jarduera d**o, beste langile batzuk gure espazioak hartu dituzte....
05/08/2026

Etengabeko hobekuntzak

Egunotan ikastolan ohikoa ez den jarduera d**o, beste langile batzuk gure espazioak hartu dituzte. Espazioak gure metodologiara egokitzeko eta eraldatzeko lanak egiten dabiltza.

Zertan ibiliko ote dira?

OporrakLaudio Txikik ateak itxi eta oporrak hartu ditu.Gaur Laudio Txikiko familia osatzen duten haur, hezitzaile, lanki...
31/07/2026

Oporrak

Laudio Txikik ateak itxi eta oporrak hartu ditu.
Gaur Laudio Txikiko familia osatzen duten haur, hezitzaile, lankide eta gurasoen txanda heldu da.

Gozatu oporraldiaz, indarrak berritu eta irailean berriz ere elkartuko gara!

IkasleakItxina, Laudio Ikastolako kidea, EuskarAbentura|n parte hartzen ari da. Bihar emango dio abentura honi amaiera.B...
30/07/2026

Ikasleak

Itxina, Laudio Ikastolako kidea, EuskarAbentura|n parte hartzen ari da. Bihar emango dio abentura honi amaiera.

Bere bizipenak entzuteko irrikitan gaude!

Euskarabentura ibilaldian parte hartzen ari dira Igor Ruiz Vargas, Aner Aldama Larrea, Unai Telleria Ibañez, Markel Trujillano Gotxi eta Itxina Barruetabeña Abad aiaraldearrak. Euskal Herria zeharkatzen ari dira oinez herrialdea eta euskara bera hobeto ezagutzeko.

IkaSaharaAbenduan saharar errefuxiatuen kanpamentuetara elkartasun bidaia egindo duen ikasle taldeak lanean jarraitzen d...
28/07/2026

IkaSahara

Abenduan saharar errefuxiatuen kanpamentuetara elkartasun bidaia egindo duen ikasle taldeak lanean jarraitzen du.

Udan zehar hainbat herritan, jaietan, salmenta postua jarriko dute. Modu honetan, bidaia finantzatzeko aukera izateaz gain, proiektua lau haizetara zabaltzeko parada ere izango dute.

Hurrengo geltokia:
📆Abuztuak 1, larunbata
⏰Goizeko 10:00etatik aurrera
📍Laudioko Ugarte auzoko plazan
🛍️ Kamisetak (🟢⚫️🟡) eta ohialezko poltsak.

Zeren zain zaudete?
Gerturatu zaitezte!
Egin zure ekarpena!

Dirección

Motxotekale, 16
Llodio
01400

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando LAUDIO IKASTOLA publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Escuela/facultad

Enviar un mensaje a LAUDIO IKASTOLA:

Atajos

Compartir

Categoría