01/09/2026
ONGI ETORRI 2026-2027 IKASTURTERA! 💙
Bueltan gaude!
Udako atsedenaldiaren ondoren, berriro ere ikastolako ateak zabaldu eta elkarrekin bide berri bati ekiteko unea iritsi da.
Ikasturte berria, erronka berriak, esperientzia berriak eta elkarrekin bizitzeko hamaika une aurretik ditugula.
Ikasle, familia eta langileok osatzen dugu Haztegi. Guztion artean, egunero, ikasi, hazi eta etorkizuna eraikitzen jarraituko dugu.
Irribarrez, ilusioz eta gogoz ekingo diogu 2026-2027 ikasturteari.
Ongi etorri berriro Haztegira!
Has dadila ikasturte berria!
Izan gara, gara eta izango garelako.