28/08/2026
Iaz martxan jarri genuen helduentzako euskal dantza taldea aurten ere bueltan da! Talde honen helburua muxikoetan edota erromerietan dantzatzen diren dantzak ikastea da, ez da ikuskizunik edo emanaldirik egingo.
30 urtetik gorakoentzat izango da eta ez da aurretiko esperientziarik behar, dantzak zerotik eta pausoz pauso erakutsiko dira.
Astean 2 ordu izango dira (larunbatero 11:00etatik 13:00etara), Behobiako auzo elkartean.
Gainera, irteerak eskainiko ditugo eta nahi duenak aukera izango du Eraikiko ekintza desberdinetan parte hartzeko; hala nola, Olentzeroren etorrera, Puxka Biltzea, Iñude eta Artzaiak, maskaradak, Euskal Jira,...
Anima zaitez!