Aratz Ikastola

Aratz Ikastola Información de contacto, mapa y direcciones, formulario de contacto, horario de apertura, servicios, puntuaciones, fotos, videos y anuncios de Aratz Ikastola, Colegio, Sandiusterri 4, Hernani.

🌱💚 Hazi txiki batetik, aldaketa handia!Azken asteotan Haur Hezkuntzako haurrek Ikaskuntza-Zerbitzuko proiektu berezi bat...
15/06/2026

🌱💚 Hazi txiki batetik, aldaketa handia!

Azken asteotan Haur Hezkuntzako haurrek Ikaskuntza-Zerbitzuko proiektu berezi batean parte hartu dute. Oxigenoaren garrantziaz ikasi dute, landareak zaindu dituzte eta, azkenik, maitasunez hazitako landare horiek Hernaniko hainbat eraikinetara eraman dituzte.
Proiektu honen bidez, haurrek landareek gure bizitzan duten garrantziaz jabetu dira, ingurunea zaintzearen balioa ezagutu dute eta komunitateari ekarpena egiteko g*i direla ikusi dute, txikiak izan arren.
🌿 Udaletxea, liburutegia, osasun etxea, kiroldegia eta herriko beste hainbat gune apur bat berdeago eta biziago bihurtu dira gure haurren lanari esker.
Ikastea, zaintzea eta zerbitzatzea eskutik joan dira esperientzia honetan, herri hobe bat eraikitzeko lehen urratsak emanez.
Eskerrik asko proiektuan parte hartu eta ateak zabaldu dizkiguzuen guztioi! 💚

✨ Eta adi egon... aste honetan bertan gure Ikaskuntza-Zerbitzuko beste proiektu zoragarri bat erakutsiko dizuegu. Oraingoan, LH5eko ikasleak izango dira protagonista. Ez galdu! 👀🌟

🔥GORA SAN JOAN JAIAK!🔥
15/06/2026

🔥GORA SAN JOAN JAIAK!🔥

🌿 PERU HARRIKO IRTEERA 🌿Joan den asteburuan, guraso batzordeak antolatutako Peru Harrirako irteeraz gozatzeko aukera iza...
20/05/2026

🌿 PERU HARRIKO IRTEERA 🌿

Joan den asteburuan, guraso batzordeak antolatutako Peru Harrirako irteeraz gozatzeko aukera izan genuen.
Ikasturtean zehar hiruhileko bakoitzean egin diren familien arteko irteeren azkena izan zen, eta beste behin ere, ikasle, familia eta irakasleen arteko harremanak sendotzeko espazio ederra bihurtu zen.

Egunak aukera eman zigun euskal kultura gertutik bizi eta mamitzeko, gure ohiturak eta ingurunea balioan jarriz, naturaz gozatzen genuen bitartean.

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi, elkarrekin komunitatea eraikitzen jarraitzeagatik! 🌱⛰️💚

🌼 Hasierak, bizitza osorako oinarri0 eta 3 urte bitartean, haurrak etengabe ari dira ikasten: harremanak sortzen, emozio...
20/04/2026

🌼 Hasierak, bizitza osorako oinarri
0 eta 3 urte bitartean, haurrak etengabe ari dira ikasten: harremanak sortzen, emozioak bizitzen, hizkuntza garatzen eta ingurunea ulertzen.

Aratz Ikastolako haurreskolan, haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen dugu, konfiantzazko eta lasaitasunezko giroan. Jolasaren, esplorazioaren eta zentzumenen bidezko esperientziek laguntzen dute ikaskuntza modu naturalean garatzen.

🧡 Euskara egunerokoan presente
👨‍👩‍👧‍👦 Familiarekin elkarlanean
🍃 Haurraren ongizatea lehenetsiz

✨ Gure helburua: lehen urrats hauetan zuen ondoan egotea eta elkarrekin haztea.

📅 Ate irekiak: apirilak 28
🕓 16:45ean
📍 Aratz Ikastola – Haurreskola
Ez da aurrez izena eman behar.

📞 Informazio gehiago: 943 55 02 33

🧸 Zatozte gure espazioa gertutik ezagutzera!

🌱 Lehen urteak, etorkizun oso baten oinarri0-3 urte bitartean, haurraren garapena bereziki azkarra eta erabakigarria da....
13/04/2026

🌱 Lehen urteak, etorkizun oso baten oinarri
0-3 urte bitartean, haurraren garapena bereziki azkarra eta erabakigarria da. Une honetan sortzen dira harremanak, emozioak, hizkuntza eta mundua ulertzeko lehen giltzak.

Aratz Ikastolako haurreskolan, haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen dugu, giro segurua eta goxoa eskainiz. Eguneroko bizipenetan, jolasaren, esperimentazioaren eta proposamen sentsorialen bidez, ikaskuntza esanguratsua eraikitzen dugu.

💛 Euskara ardatz hartuta,
🤝 familia eta komunitatearekin elkarlanean,
🌿 eta haurraren ongizatea erdigunean jarrita.
✨ Bidean bidelagun izatea da gure lana, eta elkarrekin egitea da gure indarra.

📅 Ate irekiak: apirilak 28
🕓 16:45etan
📍 Aratz Ikastola – Haurreskola
Ez da izenik eman behar.
📞 Informazio gehiago nahi izanez gero: 943 55 02 33

👶 Zatozte gure espazioa ezagutzera eta zuen haurraren lehen urteak gurekin partekatzera!

Azken astea ekintzaz beteta izan genuen, benetan aberasgarria eta zirraragarria! 💫Alde batetik, Korrikaren bueltan murgi...
31/03/2026

Azken astea ekintzaz beteta izan genuen, benetan aberasgarria eta zirraragarria! 💫

Alde batetik, Korrikaren bueltan murgilduta ibili ginen: mikrokorrika, korrika txikiak eta korrika gaztea… Euskararen aldeko pausoak ematen, giro ezin hobean eta ilusioz beterik! 🏃‍♀️💨

Bestetik, Gautenakoekin batera IKZ proiektua garatu genuen, ikastolako gela egonkorreko erabiltzaileen eta LH3ko ikasleen artean elkarlana eta harremanak sustatuz. Esperientzia hunkigarria eta aberasgarria izan zen guztiontzat 💙

Eta astea borobiltzeko, ostiralean Bizipoza eguna ospatu genuen! Elkarte honek zabaltzen dituen balioak —aniztasuna, inklusioa, elkartasuna eta elkar zaintza— gure egunerokoan txertatzeko aukera paregabea izan zen 🌈

Orain, udaberriko oporrak disfrutatzeko eta deskantsatzeko garaia da… Indarberrituta eta energiaz beteta itzuliko gara bueltan! 🌼✨

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi! Halako momentuek benetan egiten g*ituzte komunitate🩵

✨ LANBIDEEN PROIEKTUAREN ERAKUSKETA ✨Hiruhileko honetan zehar, gure hezitzaile taldeak eta ikasleek lanbideei buruzko pr...
25/03/2026

✨ LANBIDEEN PROIEKTUAREN ERAKUSKETA ✨
Hiruhileko honetan zehar, gure hezitzaile taldeak eta ikasleek lanbideei buruzko proiektu berezi bat landu dute, ilusioz eta gogoz beterik.
Lan horren emaitza ikusteko aukera paregabea duzue gaur!
📍 Biterin d**o ikusg*i erakusketa
🕘 Gaur arratsaldeko 21:00ak arte
Ikasleen sormena, ikaskuntza eta egindako ibilbidea gertutik ezagutzeko aukera bikaina da.
👉 Animatu eta etorri bisitan!

Xiberutikan mendebaldera… 🏃‍♀️❤️🎶24. korrika!
24/03/2026

Xiberutikan mendebaldera… 🏃‍♀️❤️🎶
24. korrika!

Neguko txangoa!Eguraldi bikainarekin egun-pasa ederra izan genuen! ☀️Goiza elkarrekin hasi genuen tren bidaia txiki bate...
13/03/2026

Neguko txangoa!

Eguraldi bikainarekin egun-pasa ederra izan genuen! ☀️
Goiza elkarrekin hasi genuen tren bidaia txiki batekin eta ondoren Ulia inguruan zehar ibilaldi polita eginez. Bidean paisaiaz eta konpainiaz gozatzeko aukera izan genuen.

Eguerdian elkarrekin bazkaldu genuen giro paregabean, eta arratsaldean Albaolara bisita gidatua egin genuen, guraso batzordeak antolatuta. Bisita hau ikastolak bere g*in hartu zuen, eta benetan esperientzia interesgarria izan zen. ⛵️

Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!
Halako egunek komunitatea indartzen dute.

MARTXOAK 8 💜
08/03/2026

MARTXOAK 8 💜

Dirección

Sandiusterri 4
Hernani
20120

Horario de Apertura

09:00 - 17:00

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Aratz Ikastola publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Escuela/facultad

Enviar un mensaje a Aratz Ikastola:

Atajos

Compartir

Categoría