08/01/2026
🚐🏃🏾♀️🏃🏻👩🏿🦽🚶🏻♀️Inoizko parte-hartzaileena izatea du helburu aurtengo Korrikak
🎉Ibilbidea prest da: 3436 lekuko-hartze izango dira 24. KORRIKAn zehar, eta 2175 kilometro izango ditu aurten ibilbideak, beraz, inoiz baino parte hartzaileagoa aurreikusten da lasterketa.
😉Irakurri albistea: https://labur.eus/ibilbidea_korrika_aurkezpena
Edizio honetan, euskararen aldeko ekimen erraldoia Atharratzetik aterako da martxoaren 19an, eta, hamaika egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Bilbon amaituko da, hil bereko 29an, gutxi gorabehera 460 herritatik igaro ostean.
Ibilbidearen xehetasunak 👇🏿
📲KORRIKA aplikazioan. Deskargatu hemendik: https://labur.eus/s893q
🔗Webgunean: www.korrika.eus/ibilbidea
❤️🔥Kilometroak eskuratzeko aukera, berriz, otsailaren 1ean zabalduko da.
EUSKARA GARA!