18/06/2026
Kale Dor Kayiko elkarteak urtero eskola-etapa bat gainditu duten ijito ikasleei sari bat ematen die. Gaur KDK-k Deusto Unibertsitean antolatutako 27. sari banaketan egon gara gure ikasle batekin: Janire Goikoetxea. Aurten Janirek Administraritza Kudeaketako erdi mailako zikloa bukatu du. Zorionak!
🎉🎇
08/06/2026
😊📘Bilbo Zaharra euskaltegiaren eskutik, ekainaren 4an ospatu zen Klasikoen XIX. Irakurketa Jarraitua Bilboko Arriaga Antzokian, eta aurten irakurri den liburua Txillardegik idatzitako Leturiaren egunkari ezkutua da.
1957. urtean argitaratua, “Leturiaren egunkari ezkutua” dugu lehen euskal nobela modernoa, hainbat adituen arabera. Obra honek berrikuntza handia ekarri zuen euskal literaturan, bai formaren aldetik bai gaien aldetik. Liburu honekin, Txillardegik sorkuntzarako zelai berria zabaldu zuen eta bidea urratu zuen ondoren etorri ziren idazle handientzat (Saizarbitoria, Atxaga...). Euskal literaturaren ibilbidean, hortaz, mugarria izan zen Leturiaren egunkari ezkutua, eta Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren XIX. edizioak ekarpen hori omendu nahi du.
Literaturaren eta euskararen inguruko festa handia izan zen! Euskara ikasten ari diren euskaltegiko ikasleekin batera makina bat pertsona hurbildu ziren Arriaga Antzokira lan horretako pasarteren bat irakutzeko xedez, Tartanga LHII ere bertan izan zen.
26/05/2026
Maiatzean ere Europako bisitaren bat jaso dugu, oraingo honetan Norvegiako Åssiden Videregående Skoletik .
Lanbide heziketako zentrua da, gure familiako zenbait kurtso, IT ta Komunikazioa hain zuzen ere, eskeintzen duena. ikastetxeko instalazioak ikusteko aukera izan dute eta asko guztatu zaizkie.
……………….
In May also hosted visitors from Europe. This time Åssiden Videregående Skole (), a Norwegian VET school that offers courses in some of the same fields that :IT and Media.
After the introductions, we prepared a tour of the school's facilities, which they enjoyed very much.
25/05/2026
🍄🪺🍂 Iaz bezala, Normalkuntza taldeak antolatutako ekintzen artean, Tartangako kide batzuk Irati aldean igaro dugu asteburua. Bi egun hauetan oihanaren barnean ibili gara naturaren edertasunez gozatzen eta, era berean, egin duen sargoria saihestu dugu hein batean.
🌲🪵 Bide batez, Orbaizetako ola bisitatu eta bertako artzainarekin hitz egin dugu. Giro aparta izan dugu gure artean eta eguneroko kezkak alboan utzi ditugu. Gainera, guzti hori euskaraz, 😊
18/05/2026
📡 🗼 🛰️ 🌐 🌍 ⚡
Beste urte batez, gure STI Telekomunikazio eta Informatika zikloko ikasleek, gure lurraldean erreferenteak diren Itelazpiko azpiegiturak bisitatzeko aukera izan dute Oiz mendian. EITB talderako berebiziko garrantzia duten ekipoak aurrez-aurre ezagutu eta telebista zein irrati seinaleak gure lurraldean zehar zabaltzeko beharrezkoak diren antenak nola funtzionatzen duten ezagutzeko luxuzko aukera izan dugu beste behin ere.
Eskerrik asko !!! Eskerrik asko bitartekaritza lanagaitik!
.................................................
📡 🗼 🛰️ 🌐 🌍 ⚡
Otro año más con nuestro alumnado de STI, ciclo de telecomunicaciones e informática visitando las instalaciones de referencia de Itelazpi en el monte Oiz. Un verdadero lujo poder conocer de primera mano los equipos y antenas que permiten a las señales de TV y radio del grupo EITB abrirse camino por nuestro territorio.
Zorionak egindako lanagaitik!
18/05/2026
🚗⚡ Aurten ere Tartangako Sistema Informatikoak eta Telekomunikazioak ikasleok esperientzia zoragarria bizi izan dugu EUSKELEC lasterketaren zuzeneko emanaldian parte hartuz! 🎥🔥
Benetako ekitaldi profesional batean parte hartzeko aukera paregabea izan da, kamera profesionalekin lan eginez eta sektoreko profesionalekin elkarlanean arituz. 🙌🎬
Esperientzia honetan hainbat arlotan lan egin eta ikasi dugu:
📡 Sareak
📶 Irrati-loturak
📱 Telefonia mugikorra
🎛️ Ikus-entzunezko ekoizpena
📹 Kameren erabilera
… eta askoz gehiago!
Esperientzia bikaina izan da teknologia barrutik bizitzen, ikasten eta hazten jarraitzeko. 💪✨
14/05/2026
🎹🎬 Gure Soinuko 2 irakasle, Alberto ta Unai, aste honetan Rotterdam hirian daude rotterdam ikastetxea bisitatzen.
Amazing experience!