Baztan Ikastola

Etxeko animaliak gelara!1.go mailan bisita bereziak eduki genituen. Lumadunak, iletsuak, lau hanketakoak zein bikoak.  Z...
28/05/2026

Etxeko animaliak gelara!
1.go mailan bisita bereziak eduki genituen. Lumadunak, iletsuak, lau hanketakoak zein bikoak. Zenbat soinu, usain eta laztan. Emozioak ere lagun batzuk beldur bertzeak lilura. Elkarrekin gure ezagupenak eta interesak zabaldu genituen.

Eskermile familiak!

27/05/2026
Udaberriarekin batera loratu da gure web orrialde berria!🌻🌺🌷🪻Izan zirelako gara eta garelako izanen dira!Baztan Ikastola...
21/05/2026

Udaberriarekin batera loratu da gure web orrialde berria!🌻🌺🌷🪻
Izan zirelako gara eta garelako izanen dira!
Baztan Ikastola BAI DOIKE!

https://baztanikastola.eus

KULTUR ANIZTASUNAGure mundua zein anitza eta aberasgarria den. Gure ikastolan euskal kulturan murgiltzeaz gain bertze lu...
13/05/2026

KULTUR ANIZTASUNA

Gure mundua zein anitza eta aberasgarria den. Gure ikastolan euskal kulturan murgiltzeaz gain bertze lurralde eta kulturak ezagutzeko jakin-min handia dugu.

ATZERAPAUSORIK EZ!!
07/05/2026

ATZERAPAUSORIK EZ!!

Ikasgelak kalera, Ikastolak herrira  Gaur karrikara atra gara Nafarroako ikastolak. Karrikara atra gara eta gure ikasgel...
07/05/2026

Ikasgelak kalera, Ikastolak herrira

Gaur karrikara atra gara Nafarroako ikastolak. Karrikara atra gara eta gure ikasgelak karrikara atra ditugu gure seme-alaben etorkizunean eta Nafarroako hezkuntzan atzerapausorik onartzen ez dugula errateko. Ikastolak herritik sortuak eta herriarendako lanean ari garelako sortu ginen lehen egunetik, egun bakotxean eta egun guzietan, eta horretan jarraitzen dugula adierazteko atra gara karrikera. Gure sare osoa, Ikastola bat duen herri bakoitza, karrikan d**o gaur. Sakanatik Baztanera, Beratik eta Bortzirietatik Hegoaldera eta Erriberara, Zangozatik Iruñerrira, Lizarratik Tafallara.
Gure sareari ezezik, Nafarroa euskaraz josteari eta hezkuntzari murrizketak aplikatu nahi dizkiote. Eta gu haserre gaude. Haserre egoteko motiboak ditugu. Lehenbizikoa, gure seme-alabendako etorkizun onena nahi dugu, eta, horregatik, Nafarroako haurrek ikastolan ikasteko eskubidea dutela aldarrikatzen dugu. Bigarrena, Nafarroa osoko hezkuntzak kezkatzen gaitu: aitzinet egin beharrean, murrizketa hauekin gibelat gazileko. Hirugarrena euskara da. Hezkuntza Departamentuak kontrakoa erraten badu ere, euskarari gelak murriztuko dizkiote. Hori arras larria da Nafarroan, hori arras larria da Nafarroa euskaraz josten duen Ikastolen sarearendako. Laugarrena, erabakia arbitrarioki, elkarrizketarik gabe eta irizpideak bat-batean aldatuz hartu izana da. Horren froga da Hezkuntza Departamentua bere erabaki batzuk zuzentzen gan dela. Ikastolak beti gaude solas egiteko prest. Baina elkarrizketa ukatzen badigute guri eta hezkuntza eragile guziei, joko arauak partiduaren erdian aldatzen badituzte, ez gaude gauzak egiteko modu horrekin ados. Ez dugu onartzen begirune falta hori. Azkenik, auzolanean eraikitako komunitate oso bati bizkar emateak kezkatzen daku. Herrigintza lan oso bat da zigortzen dena. Berdintasuna eskatzen dugu, gure sarearendako eta sare guztiendako. Hori da bidezkoa, hori da beharrezkoa, hori da aldarrikatzen duguna.
Bertze behin, eta behar den guzietan, Hezkuntza Departamentuari bere erabaki arbitrarioa gibelat bota dezala eskatzen diogu. Nafarroaren onerako, hezkuntzaren onerako, guzien onerako.

Atzerapausorik ez!

1.go mailakoak Iruritara ibilaldia!Mendi buelta, piruak bazkatu, arroltzeak bildu, segarekin belarra moztu, behiak bazka...
30/04/2026

1.go mailakoak Iruritara ibilaldia!

Mendi buelta, piruak bazkatu, arroltzeak bildu, segarekin belarra moztu, behiak bazkatu, baratzeko lanak,... Gure eskuekin aletutako artoarekin palomitak gosaldu!
Zein gustora egon garen Ekhi eta Urkiren osabarekin.

Eskermile Ioseba zure etxeko ateak zabaltzeagatik eta zure jakinduria gurekin partekatzeagatik!

Gora Irurita!

Liburua lagun... aste berezia izan genuen ikastolan!Juul bozketa, Sant Jordi, “Axpi”ren ilustrazio tailerra eta ortziral...
27/04/2026

Liburua lagun... aste berezia izan genuen ikastolan!
Juul bozketa, Sant Jordi, “Axpi”ren ilustrazio tailerra eta ortziralean Elizondoko xoko desberdinetan ikastolako betiko irakasleen ipuin kontaketa!!!

Ikastola kantuzUrtero bezala, gure karrikak musikaz,kantaz eta kolorez bete ditugu. Kantatzen duen herria ez da inoiz hi...
01/04/2026

Ikastola kantuz
Urtero bezala, gure karrikak musikaz,kantaz eta kolorez bete ditugu.

Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko! Gora herria!..

Dirección

Mendinueta Kalea 29
Elizondo
31700

Horario de Apertura

Lunes 09:00 - 17:00
Martes 09:00 - 16:30
Miércoles 09:00 - 16:30
Jueves 09:00 - 17:00
Viernes 09:00 - 16:30

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Baztan Ikastola publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Escuela/facultad

Enviar un mensaje a Baztan Ikastola:

Atajos

Compartir

Categoría