11/06/2026
🌿 Pagadietatik olibondoetara: herrien arteko elkartasuna 🇵🇸
Elgoibar Ikastolan ere bat egin dugu “Gure haurrak ere badira” ekimenarekin, Palestinako haur eta nerabeei gure elkartasuna adierazteko.
🫒 Olibondoa Palestinan sustraien, iraunkortasunaren eta identitatearen sinboloa da. Horregatik, gaur gure ikastolan olibondo bat landatu dugu, herrien arteko elkartasunaren eta giza eskubideen aldeko konpromisoaren ikur gisa.
💚 Hezkuntzak, enpatiak eta elkartasunak mundu justuago bat eraikitzen laguntzen dutela sinesten dugu.
📣 Pagadietatik olibondoetara: herrien arteko elkartasuna
ElgoibarIkastola HerrienArtekoElkartasuna BakearenAlde