Kurutziaga Ikastola

Kurutziaga Ikastola Información de contacto, mapa y direcciones, formulario de contacto, horario de apertura, servicios, puntuaciones, fotos, videos y anuncios de Kurutziaga Ikastola, Instituto, Galtzareta Kalea, 13, Durango.

🍅🍏Kurutziagan hiru urte bete ditugu Jantoki Eko-Arduratsua ziurtagiria lortzen. Bureau Veritasen ziurtagiria lortzeko Au...
12/06/2026

🍅🍏Kurutziagan hiru urte bete ditugu Jantoki Eko-Arduratsua ziurtagiria lortzen. Bureau Veritasen ziurtagiria lortzeko Ausolan bidelagun izan dugu. Aurten ere maila aurreratuari eutsi diogu, eta, gainera, gure balorazioa hiru puntu hobetu dugu aurreko urtearekin alderatuta, ebaluatutako ataletako batean ere puntuaziorik galdu gabe. Nola sendotu dugu lorpen hau? Jantokiko eguneroko kudeaketaren bidez:

• Erosketa arduratsua eta erreala

• Eraginkortasun energetikoa

• Elikagaien xahuketaren aurkako plan propioa

Aurrerantzean ere lanean jarraituko dugu mailari eutsi eta helburu berriak lortzeko.💪

MAX Saria 'Andereño' antzezlanarentzat 🎭Atzo gauean, Max Sariak banatu zituzten, eta albiste bikaina jaso genuen: Anita ...
02/06/2026

MAX Saria 'Andereño' antzezlanarentzat 🎭

Atzo gauean, Max Sariak banatu zituzten, eta albiste bikaina jaso genuen: Anita Maravillas konpainiak eta Portal 71k haur, gazte eta familiei zuzendutako ikuskizunik onenaren MAX Saria eskuratu dute 'Andereño' lanagatik.

Zorionak Anita Maravillas eta Portal 71eko lantalde osoari, eta bereziki Kurutziagako guraso den Miren Larreari!!!!! 🎉🎭

🧢🎒Lukene Berasaluze eta Garazi Elortza EuskarabenturanKurutziagako Lukene Berasaluze Gorritxategik eta Garazi Elortza Me...
02/06/2026

🧢🎒Lukene Berasaluze eta Garazi Elortza Euskarabenturan

Kurutziagako Lukene Berasaluze Gorritxategik eta Garazi Elortza Mendiburuk Euskarabenturan parte hartuko dute. Espedizioko parte hartzaileak Euskal Herriko zazpi lurraldeetatik eta diasporatik datozen 15-17 urte bitarteko 125 neska-mutil izango dira.

Zorionak eta ondo pasa abentura honetan!

💻ℹ️Familientzako jardunaldien barruan, hezkuntzan teknologiaren erabilera berbagai hartu genuen atzo. Hausnarketa intere...
27/05/2026

💻ℹ️Familientzako jardunaldien barruan, hezkuntzan teknologiaren erabilera berbagai hartu genuen atzo. Hausnarketa interesgarriak entzuteko aukera izan genuen hizlari hauekin:

-Zigor Ibarzabal (Ikastolen Elkartea) – Hezkuntza arduraduna
-Aitor Uriondo (EJ, Hezkuntza Saila) – Ikaskuntza eta Berrikuntzako zuzendaria
-Alfonso Blazquez (Kristau Eskola) – irakaslea eta digitalizazioan aditua
-Miren Ros (Altxa Burua) - Bidelagun proiektuaren sortzailea

Mila esker hizlari legez zein publiko moduan parte hartu zenuten guztioi. Honelako topaketek gure komunitatea aberasten dute.

🛹 Skateboard ikastaroen ate irekiak📍 Kurutziaga Ikastola🗓️ Maiatzak 28⏰ 18:00etatik 19:00etaraSkatean hasi nahi duzu? Za...
22/05/2026

🛹 Skateboard ikastaroen ate irekiak

📍 Kurutziaga Ikastola
🗓️ Maiatzak 28
⏰ 18:00etatik 19:00etara

Skatean hasi nahi duzu? Zatoz gure ate irekietara eta probatu ezazu!

🐝Liztor asiarraSuhiltzaileak atzo etorri ziren Kurutziaga ikastolara liztor asiarraren habiak kentzera. Hementxe dituzue...
21/05/2026

🐝Liztor asiarra

Suhiltzaileak atzo etorri ziren Kurutziaga ikastolara liztor asiarraren habiak kentzera.

Hementxe dituzue argazki batzuk.

🏀Zorionak Kurutziaga 2012 Gorriak, saskibaloi taldea. Denboraldi bikaina egin duzue, Bizkaiko infatilen B ligako TXAPELD...
20/05/2026

🏀Zorionak Kurutziaga 2012 Gorriak, saskibaloi taldea. Denboraldi bikaina egin duzue, Bizkaiko infatilen B ligako TXAPELDUNAK!

ZORIONAK NESKAK! AUPA KURU!

Argazkian:
Goian, Adrian Agudo, entrenatzailea. Lea Loizate, Maddi Egia, Martina Lasuen, Laia Ortueta, Izaro Zuazo, Maitane Uranga

Behean, Malen Olabarri, Leze Aretxederra, Kira Loizate eta Amane Alguacil

ℹ️EUSFERAMaiatzaren 22an Eusferaren barruan, ‘Txikien hitzak, handien ametsak’ euskaraz hazteko jaialdia antolatuko dugu...
19/05/2026

ℹ️EUSFERA

Maiatzaren 22an Eusferaren barruan, ‘Txikien hitzak, handien ametsak’ euskaraz hazteko jaialdia antolatuko dugu Kurutziagan. Horrez gainera, DBH4ko ikasleek ogitartekoak eta freskagarriak salduko dituzte.

Bestalde, Ibilaldiko arropa saltzeko postua ere egongo da.

Zatoz eta parte hartu!

Pagadietatik olibondoetara, herrien arteko elkartasunaMartxoaren 30ean, Palestinako Lurraren eguna ospatu zen. Egun horr...
14/05/2026

Pagadietatik olibondoetara, herrien arteko elkartasuna

Martxoaren 30ean, Palestinako Lurraren eguna ospatu zen. Egun horren inguruan Gure haurrak ere badirak ekimen bat proposatu du: olibondo bat landatzea. Eta horretarako elkartu gara Kurutziagan.

Badira gaur, maiatzak 14, 950 egun palestinarren aurkako sarraskia hasi zenetik. Milaka dira erahildako pertsonak, horien artean haurrak dira asko eta asko.

Falta direnak eta borrokan jarraitzen duten guztiak gogoratu ditugu gaur olibondo hau landatuz.

Dirección

Galtzareta Kalea, 13
Durango
48200

Teléfono

+34 946 20 08 22

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Kurutziaga Ikastola publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir

Categoría