Ikasbidea Ikastola Ipi

Ikasbidea Ikastola Ipi Información de contacto, mapa y direcciones, formulario de contacto, horario de apertura, servicios, puntuaciones, fotos, videos y anuncios de Ikasbidea Ikastola Ipi, Escuela, Iturribero, 3, Durana.

DBH 3. MAILAKO IKASLEEK 1.132€ LORTU DITUZTE AITA MARI-RENTZAKOProiektu Komunitarioa ikasgaiaren barruan hainbat ekimen ...
24/06/2025

DBH 3. MAILAKO IKASLEEK 1.132€ LORTU DITUZTE AITA MARI-RENTZAKO

Proiektu Komunitarioa ikasgaiaren barruan hainbat ekimen aurrera eraman dituzte DBH 3.mailako ikasleek AITA MARI erreskate itsasontziari laguntzeko. Udaberri hasieran egindako azokarekin 174€ lortu ziren eta saskiaren zozketarako saldutako txartelekin 958€. Guztira beraz, 1,132€.

Zozketako zenbaki irabazlea 1.186 izan da eta agertu da irabazlea.

ESKERRIK ASKO DBH 3. mailako ikasleei egindako lanagatik.

ESKERRIK ASKO saskia osatzen lagundu duzuen irakasleei.

ESKERRIK ASKO txartelak erosi dituzuen guztioi

ESKERRIK ASKO atezainei txartelak ateratzen laguntzeagatik.

ESKERRIK ASKO Aita Marikoei egiten duzuen lanagatik.

ZORIONAK den-denoi!

HAMAIKETAKOAN SORTZEN DUGUN PLASTIKOAREKIN ERAKUSKETAAurreko astean Lehen Hezkuntzako ikasgela guztietan hausnarketa egi...
19/06/2025

HAMAIKETAKOAN SORTZEN DUGUN PLASTIKOAREKIN ERAKUSKETA

Aurreko astean Lehen Hezkuntzako ikasgela guztietan hausnarketa egin dugu hamaiketakoarekin batera ekartzen dugun plastikoaren inguruan eta egunero sortutako hondakina biltzen joan gara. Ondoren EKOBIDEA taldeko ikasleok plastiko hauek guztiak sarreran eskegi ditugu eta lelo ezberdinak idatzi. Gure esku d**o mundu hobe bat lortzea!

“VITORIA-GASTEIZko ELIZ ORTODOXO ERRUMANIARRA” (DBH-4)Gaur egun Vitoria-Gasteizen, Errumaniako pertsonei esker, Santa Lu...
17/06/2025

“VITORIA-GASTEIZko ELIZ ORTODOXO ERRUMANIARRA” (DBH-4)

Gaur egun Vitoria-Gasteizen, Errumaniako pertsonei esker, Santa Luzia auzolo Kosme eta Damian santuen elkartean Eliz ortodoxoaren aberastasuna zein sakontasuna lehen eskutik ezagutzeko aukera d**o. DBHko 4.mailako ERLIJIOAn ikasitakoa pertsonengan islatzen da (Radu apaiza eta Daniela, bere emaztea), baita gure nagusienen bizipenetara hurbiltzen den mundu baten siniskeretan eta ohituretan ere. Kanpaiak izan aurretik beraiek Toaca jotzen zuten (gure txalaparta), bi espezietan jaunartzen dute non ogi sakratua oso berezia den (proscomidia). Antimins, Golgotako aldarea, paregabeko ikonostasioa, kandelak, ikonoak, eukaristiak eta askoz ere gehiagok arreta eman zigun. Primeran hartu gintuzten eta bi kristau konfesioen arteko harreman ona indartu daitekeela uste dugu elkar ezagutza eta partekatutako lanaren bitartez. Multumesc!

Arrakastaz amaitu da "PLAYGLISH" nazioarteko proiektua Ikasbidean.2024/25 ikasturtean, DBHko 1. mailako ikasle batzuek g...
17/06/2025

Arrakastaz amaitu da "PLAYGLISH" nazioarteko proiektua Ikasbidean.

2024/25 ikasturtean, DBHko 1. mailako ikasle batzuek gogotsu parte hartu dute eTwinning "PLAYGLISH" proiektu europarrean, Frantzia, Grezia, Turkia, Polonia eta Ukrainako ikasleekin batera.

Proiektu berritzaile honen helburu nagusia ikasleen ingelesezko trebetasunak hobetzea izan da, jolasean oinarritutako ikaskuntzaren bidez (Game-Based Learning). Bost hilabetetan zehar, ikasleek jolas mota ezberdinak aztertu dituzte: online, mahai, galdera eta aire zabalean, hizkuntza modu natural eta dibertigarrian integratuz.

Ekimen honi esker, gure ikasleek beren hizkuntza-gaitasuna indartu ez ezik, sormena, talde-lana eta beste kulturekiko jakin-mina ere garatu dute.

Ikastetxeak parte-hartzaileak zoriondu nahi ditu beren inplikazioagatik eta jarrera positiboagatik. "PLAYGLISH" esperientzia aberasgarria izan da, eta erakutsi du jolastuz ikas daitekeela… ingelesa ere bai!

BATX 2 AGURRAEkainaren 13an aurtengo Batxilergoko 2garren mailako ikasleei agurra egin zitzaien Ikastolan.Oso egun hunki...
16/06/2025

BATX 2 AGURRA

Ekainaren 13an aurtengo Batxilergoko 2garren mailako ikasleei agurra egin zitzaien Ikastolan.
Oso egun hunkigarria izan zen guztientzat. Hainbeste urte Ikastolan egon eta gero, gure
ikasleak hegan doaz, bizitza berri baten bila.
Ikastolako HHko umeak, Zuzendaria, ikasleak, irakasleak eta gurasoak parte hartu zuten eta
oso giro polita izan zen.
Horretaz aparte, zuzendariak opari txiki bat eman zien aurten Ohorezko matrikula atera duten
ikasleei. Ondo merezita!
Eskerrik asko guztiei urte guzti hauengatik.

XXI. mendeko KANPO ZORRAk dituen GIZA BEGITARTEKOAK (DBH-3)Bizi garen mundua ezagutzeko ezinbestekoa da XXI. mende honet...
16/06/2025

XXI. mendeko KANPO ZORRAk dituen GIZA BEGITARTEKOAK (DBH-3)
Bizi garen mundua ezagutzeko ezinbestekoa da XXI. mende honetako familia osatzen duten KANPO ZORRAren giza begitartekoen errealitatera hurbiltzea. DBHko 3. mailako ERLIJIOA taldekideok, klasean landu ondoren, goiz erdi bat erabili genuen ezagutzeko honako GGKEri eta gizarte-mugimenduei esker Manos Unidas, Unicef, Medicus Mundi, Berakah eta Músicos sin Fronteras-en tailerrak eta Molinuevo-Egibideko Gizarte integrazioaren antzezpena. Pintoreria kaleko Gurutze Santua komentuko Dominikar Ahizpek oparitu zizkiguten bidezko merkatuko gailetaz ere, nekez ahaztuko ditugu. “Dena denona bada” has gaitezen partekatzen garena nola duguna, batik bat urte honetan zehar, zorrak kitatzeko zein barkatzeko!. Topaketan erabili genuen “pasaportea”n idatzi dugun erronkari aurre egitea da bide hasiera.

CULTURE CLASSES 2025Joan den asteazkenean, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek ingeles klase ezberdin batez gozatzeko auker...
09/06/2025

CULTURE CLASSES 2025

Joan den asteazkenean, DBHko 1. eta 2. mailako ikasleek ingeles klase ezberdin batez gozatzeko aukera izan zuten: "Culture Classes", ikasbideko ingeles departamentuak Burlington Books argitaletxearekin elkarlanean antolatutako hitzaldi interaktiboa. Jarduera ingeles eta amerikar kulturari buruzko aurkezpen dinamikoa izan zen, eta ikasleek gogo handiz hartu zuten. Ikasleek aktiboki parte hartu zuten azalpenetan eta jolasetan, kultura bakoitzaren bizimodu eta berezitasunekiko interesa erakutsiz.

“Tailerra oso dibertigarria eta interesgarria izan zen; asko ikasi genuen.”
(Gure eta Leire, DBH 1B)

2025-05-27 AITA MARI-RI LAGUNTZEKO ZOZKETADBH 3. mailan Aita Mari erreskate itsasontzitik ordezkari bat etorri zen hitza...
27/05/2025

2025-05-27 AITA MARI-RI LAGUNTZEKO ZOZKETA

DBH 3. mailan Aita Mari erreskate itsasontzitik ordezkari bat etorri zen hitzaldi bat ematera eta errefuxiatuen egoerari buruz hitz egin zigun. Haien egoera ezagutu eta gero lagundu egin nahi izan dugu eta Proiektu Komunitarioa ikasgaian ideia ezberdinak batu eta gero zozketa bat egiteko proposamena aurrera atera da. Lortutako diru guztia elkarteari laguntzera bideratuko da. Zozketa ekainaren 9an izango da eta saria produktuz beteriko saski bat izango da. Aita Mari-ri laguntzera animatzen zaituztegu!

2025-05-27 “ZUIA + MESKITA” (DBH-1)Autobus alokatuan Atxabaleraino igo gintuen Aaronek, Zuia bailarako bihotza, non OROk...
27/05/2025

2025-05-27 “ZUIA + MESKITA” (DBH-1)

Autobus alokatuan Atxabaleraino igo gintuen Aaronek, Zuia bailarako bihotza, non OROko Ama Birjinaren santutegia barruraino sartu zitzaigun on Jose Antonio Glz Salazarren azalpen ahaztezinei esker, apaiza eta etnografo berezia eta bakarra. Primeran Bitorianoko jeitsiera, txirrindulari eta abereak animatuz. Karitate-Alaben adindun-egoitzan dozena bat bertako genituen zain, eta eurekin barreak, begirada zein musuak eta gozokiak trukatu genituen. Familia bakar bat osatu genuen elkarri entzunez nola elkar mirestuz. Futbol partida oso bizia izan zen, plazan bazkaldu ondoren eta flashekin erlaxatu eta autobusa hartu genuen, Lakuako meskitara hurbildu gintuena. Nolako abegi ona eta pazientzia handia izan zuten gurekin! Luzatu egin zen topaketa, galderak eginez eta gozokiak eta te mikatz-gozoa dastatuz. Guraso batzuk garaiz sartu ziren dastatzera. Espero dezagun gure ikaskide musulmanekin frogatuko ditugula.

Dirección

Iturribero, 3
Durana
01520

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Ikasbidea Ikastola Ipi publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir

Categoría