Hik Hasi

Hik Hasi

Compartir

#HezkuntzaEraldatzeko egitasmo pedagogikoa

07/08/2026

FORMAZIOA | 𝙃𝙞𝙠 𝙃𝙖𝙨𝙞 𝙇𝙖𝙗𝙤𝙧𝙖𝙩𝙚𝙜𝙞𝙖

📅 𝖨𝗋𝖺𝗂𝗅𝖺𝗄 𝟣𝟧, 𝟤𝟤, 𝟤𝟫 𝖾𝗍𝖺 𝗎𝗋𝗋𝗂𝖺𝗄 𝟨
🕒 𝟣𝟩:𝟥𝟢-𝟤𝟢:𝟢𝟢
📍 𝖣𝗈𝗇𝗈𝗌𝗍𝗂𝖺, 𝖤𝖧𝖴, 𝖧𝖤𝖥𝖠 𝖨𝖨
📚 𝐇𝐞𝐳𝐢𝐭𝐳𝐚𝐢𝐥𝐞𝐚𝐫𝐞𝐧 𝐨𝐧𝐠𝐢𝐳𝐚𝐭𝐞𝐚 𝐚𝐫𝐝𝐚𝐭𝐳: 𝐳𝐞𝐮𝐫𝐞 𝐛𝐮𝐫𝐮𝐚 𝐳𝐚𝐢𝐧𝐭𝐳𝐞𝐤𝐨 𝐭𝐫𝐞𝐬𝐧𝐚𝐤
👨‍🏫 Eneritz Muguruza | Bigarren Hezkuntzako zientzia irakaslea eta meditazio irakaslea

🔗 Informazio gehiago eta izan-ematea ⬇️
https://labur.eus/eie5ou8j

29/07/2026

ATZEKO ATETIK | 𝐀𝐫𝐢𝐦𝐚 𝐝𝐮𝐭𝐞𝐧 𝐨𝐛𝐣𝐞𝐤𝐭𝐮𝐚𝐤, Leire Saez, Haur Hezkuntzako irakaslea Erandioko Altzaga ikastolan.



📖 Artikulua irakurri ⬇️
https://labur.eus/fmnvpw3j

27/07/2026

PROPOSAMENA | Irailaren 29an izaten den 𝗘𝗹𝗶𝗸𝗮𝗴𝗮𝗶𝗲𝗻 𝗚𝗮𝗹𝗲𝗿𝗮𝗿𝗶 𝗲𝘁𝗮 𝗫𝗮𝗵𝘂𝗸𝗲𝘁𝗮𝗿𝗶 𝗯𝘂𝗿𝘂𝘇𝗸𝗼 𝗞𝗼𝗻𝘁𝘇𝗶𝗲𝗻𝘁𝘇𝗶𝗮𝘇𝗶𝗼𝗮𝗿𝗲𝗻 𝗡𝗮𝘇𝗶𝗼𝗮𝗿𝘁𝗲𝗸𝗼 𝗘𝗴𝘂𝗻𝗮ren helburua da elikagaiak alferrik galtzearen gaineko ezagutza zabaltzea eta gizartean kontzientzia piztea. Batez ere, egun horrek aukera ematen du elikadura kate osoan gertatzen diren galerak eta xahuketak ikusarazteko, eta, hezkuntzaren bidez, gizarte osoan kontsumo arduratsuagoa, baliabideen zaintza eta ohitura jasangarriagoak sustatzeko.

📖 Proposamena irakurri ⬇️
https://labur.eus/cjgb6ymv

ESPERIENTZIA | SUSIEE 24/07/2026

ESPERIENTZIA | 📹 Hik Hasik hezkuntzari eta heziketari buruzko begirada zabaldu nahi izaten du, Euskal Herritik abiatuta eta munduko esperientziei, berrikuntza pedagogikoei eta hezkuntza komunitatean sortzen diren galdera berriei erreparatuz.

Azaroaren amaieran, Bilbon, galdera garrantzitsu baten inguruan elkartu ziren hezitzaileak, ikertzaileak, familiak eta hezkuntza arloko profesionalak. 𝙉𝙤𝙡𝙖 𝙚𝙧𝙖𝙞𝙠𝙞 𝙙𝙖𝙞𝙩𝙚𝙠𝙚 𝙝𝙚𝙯𝙠𝙪𝙣𝙩𝙯𝙖 𝙟𝙖𝙨𝙖𝙣𝙜𝙖𝙧𝙧𝙞𝙖𝙜𝙤𝙖 𝙚𝙩𝙖 𝙠𝙪𝙡𝙩𝙪𝙧𝙖𝙧𝙩𝙚𝙠𝙤𝙖𝙜𝙤𝙖 𝙗𝙞𝙯𝙞𝙩𝙯𝙖𝙧𝙚𝙣 𝙡𝙚𝙝𝙚𝙣 𝙪𝙧𝙩𝙚𝙚𝙩𝙖𝙩𝙞𝙠?

Topaketa SUSIEE nazioarteko proiektuaren baitan kokatu zen. Proiektu horrek 0-3 urteko Lehen Haurtzaroaren Hezkuntzan eta Arretan kulturartekotasuna eta jasangarritasuna uztartzea du helburu, hezkuntza baliabide inklusiboak eta irisgarriak sortuz, profesionalak prestatuz eta familiei lagunduz.

Bilbon bizitako kongresuak ideia bat utzi zuen argi: hezkuntza eraldatzailea lehen urteetatik hasten da. Eta bide horretan, komunitate osoak du zeregina.

ESPERIENTZIA | SUSIEE Azaroaren amaieran, Bilbon, galdera garrantzitsu baten inguruan elk...

23/07/2026

AHALDUNTZE ESKOLA | Mendi taldea baino askoz ere gehiago da 𝐈𝐛𝐢𝐥𝐤𝐢. Jatorria edo egoera fisikoa edozein delarik ere, edonori mendira eta naturara gerturatzeko aukera ematen dion elkartea da; mendiaz mugarik gabe gozatzeko bitartekoa.

Euskal Mendizale Federazioarekin eta Getxoko Etorkinak elkartearekin lotura du Ibilkik, eta mendira joateko aukera edonork izan dezan egiten du lan. Norbaitek zailtasun fisikoren bat edo zailtasun ekonomikoren bat badu, egoera konpontzen saiatzen dira, ibilbideak egokituz edo behar dituzten materialak lortuz. 𝗖𝗵𝗿𝗶𝘀𝘁𝗶𝗮𝗻 𝗥𝗼𝗱𝗿𝗶𝗴𝘂𝗲𝘇 Ibilkiko presidenteak dioenez, elkartea inklusiorako gunea da, guztiontzako espazioa.

📖 Gehiago irakurri ⬇️
https://labur.eus/ss8zqvmp

22/07/2026

EKARPENA | 𝗗𝗮𝗻𝗶𝗺𝗮𝗿𝗸𝗮𝗿𝗮 𝗴𝗼𝗮𝘇 hango eskoletan ongizatea eta komunitatea nola eraikitzen dituzten ezagutzera. 2027ko udaberrian egingo dugun bidaia ikasteko, behatzeko eta inspiratzeko bidaia izango da.

Eskolak bisitatzeaz gain, hezkuntza sistema baten atzean dagoen sare osoa ezagutzera joango gara: eskolak, udal ordezkariak, hezkuntza arduradunak eta beste eragile batzuk.

ℹ️ Informazio gehiago ⬇️
https://labur.eus/hnke6nht

20/07/2026

ESPERIENTZIA | 𝗕𝗮𝗶𝗼𝗻𝗮𝗸𝗼 𝗕𝗲𝗿𝗻𝗮𝘁 𝗘𝘁𝘅𝗲𝗽𝗮𝗿𝗲 𝗟𝗶𝘇𝗲𝗼𝗸𝗼 𝗶𝗸𝗮𝘀𝗹𝗲𝗲𝗸 Ikasle kooperatibak egitasmoa gauzatu dute aurten. Mastodon sare sozialean instantzia bat eta Seaskaren agenda partekatua sortu dituzte.

Baxo teknologikoko adar bat da MKZT (Marketin eta Kudeaketa Zientziak eta Teknologiak). Horren barnean, Baionako Bernat Etxepare Lizeoko lehen mailako eta terminal mailako ikasleek elkarrekin egiten dute Kudeaketa Zientziak eta Numerikoa izeneko ikasgaia eta hor kokatzen da Ikasle kooperatibak egitasmoa. Helburu garbia zuten: baxoak zehazten dituen konpetentzietan oinarrituta ikasleek kooperatiba bat eraikitzea. Eta bidean euskara, inklusioa, aniztasuna, erabilera digital arduratsua eta elkarlana eta kooperazioa landu dituzte.

👀 Esperientzia ezagutu ⬇️
https://labur.eus/yxykydij

Photos from Hik Hasi's post 16/07/2026

EKARPENA | Ikastolen Elkarteak “𝘉𝘢𝘨𝘢𝘵𝘰𝘻 𝘪𝘯𝘬𝘭𝘶𝘴𝘪𝘰𝘵𝘪𝘬 𝘦𝘬𝘪𝘵𝘢𝘵𝘦𝘳𝘢” izenburupean antolatutako jardunaldi pedagogikoetan (29. edizioa) parte hartu zuen Parisko CNAMeko (Arteen eta Lanbideen Kontserbatorio Nazionala) 𝐒𝐞𝐫𝐠𝐞 𝐄𝐛𝐞𝐫𝐬𝐨𝐥𝐝 irakasleak. Irisgarritasunaren arloko katedraduna da Ebersold, eta “Irisgarritasuna, norbanakoari egokitutako eskola inklusiboaren baliabidea” izeneko hitzaldia eskaini zuen. Eskola inklusiboa izan zuen hizpide, irisgarritasuna erdigunean jarrita. Haren hitzaldia ekarri dugu orriotara.

🤝 Ekarpena irakurri ⬇️
https://labur.eus/xylnyc6f

15/07/2026

IRITZIA | 𝐆𝐮𝐫𝐚𝐬𝐨 𝐦𝐚𝐢𝐭𝐞𝐨𝐢 𝐠𝐮𝐭𝐮𝐧𝐚. Xabier Sarasua, Iraleko irakaslearen iritzi artikulua.

🤔 Iritzia irakurri ⬇️
https://labur.eus/tv3p1s9g

13/07/2026

ELKARRIZKETA | Ariketa zaila da 𝐆𝐚𝐢𝐳𝐤𝐚 𝐀𝐫𝐚𝐧𝐠𝐮𝐫𝐞𝐧 bi hitzetan aurkeztea. Jakin-minak bultzatu du bere ibilbidea, hainbat iturritatik edan du eta egin duen guztia 𝘵𝘰𝘵𝘶𝘮 𝘳𝘦𝘷𝘰𝘭𝘶𝘵𝘶𝘮 gisa definitzen du. Besteak beste, Informazio Zientzietan lizentziaduna, Europar Integrazioan diplomatua eta Ondare Immaterialaren kudeaketan doktorea da. Eta azken horri lotuta, Labrit multimedia ekoizpen etxeko zuzendaria da gaur egun. Euskal imajinarioa etengabe berregiteko beharrak gidatu du bere jarduna. Euskal Herriko hezkuntzari begira jarri dugu Aranguren.

🗣️ Elkarrizketa irakurri ⬇️
https://labur.eus/a6q7pfs4

¿Quieres que tu escuela/facultad sea el Escuela/facultad mas cotizado en Donostia-San Sebastián?

Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.

Localización

Categoría

Dirección


Errekalde Hiribidea, 59/Aguila Eraikina, 1
Donostia-San Sebastián
20018

Horario de Apertura

Lunes 08:00 - 16:00
Martes 08:00 - 16:00
Miércoles 08:00 - 16:00
Jueves 08:00 - 16:00
Viernes 08:00 - 16:00