05/06/2026
Datorren ikasturtean euskara ikastea pentsatzen ari zara? EZ ITXARON!
Aurrematrikula egiteak abantaila mordoa dakar!
🟠 ikasturte honetako prezioa
🟠 ordainketa malguagoa
🟠 lehentasuna taldeak eratzerakoan
………………………………………….
Si tienes intencion de aprender euskera el curso que viene, ¡NO ESPERES MAS!
Si te matriculas ahora, obtendras estos beneficios:
🟠 el precio de este año
🟠 mayor flexibilidad en los pagos
🟠 preferencia a la hora de formar grupos
02/06/2026
🥘🍽️PINTXO LEHIAKETA🍽️🥘
Maiatzean pintxo lehiaketa antolatu zuten Groseko ikasleek Arrano elkartean! Irabazlea A2 taldearen “Itsasgora earra” izan zen. Badu itxura earra!😍🤤 Sukaldari bikainak dira gure ikasleak👏🏻
02/06/2026
☕️🥐GOSARI LEHIAKETA🥐☕️
Lanpetuta ibili ziren Groseko ikasleak maiatzean! Gosari lehiaketa antolatu zuten Arrano elkartean eta Garaguneko lagunek tarta goxo honekin irabazi zuten! Zorionak!
28/05/2026
🔵 EUSKARAREN AURKAKO OLDARRALDI JUDIZIALA🔵
Zer da oldarraldia? Zein eragin izango du etorkizunean? Nola egingo diogu aurre?
🤔 Galdera horiek, eta askoz gehiago izango ditugu aztergai oldarraldiari buruzko kontzientziazio saio honetan. Informazioa partekatzeaz gain, gogoeta kolektiborako tartea ere izango dugu. Animatu!
➡️ Noiz: ekainak 1, 18:30 (astelehena)
➡️ Non: Bidassoa Basque Brewery (Usandizaga plaza)
Groseko Euskara Batzordea eta Bagera Elkartea
20/05/2026
☀️🌊DONOSTIA🌊☀️
Udan ere euskaraz eroso aritu nahi?
Adi gure eskaintzari!
Trinkoak eskaintzen ditugu uztailean eta irailean. Zure helburua bada…
🪼EUSKARAZ ARITZEA
🐙AZTERKETA PRESTATZEA
🐠EUSKARA IKASTEN HASTEA
🐬IKASITAKOA EZ AHAZTEA
🦀ERRITMOA MANTENTZEA
Ez pentsatu eta eman izena!
Groseko Irrintzi euskaltegian izango dira
20/03/2026
🌈🌟KORRIKA KULTURALA🌟🌈
Iritsi da Korrika Kulturala San Martinera! Bingoa, txalaparta, kalejira, trikitixa… Gerturatu martxoaren 24an eta gozatu ekintzetan parte hartuz!
🌈🫀EUSKARA GARA🫀🌈
18/03/2026
🌈🌟KORRIKA KULTURALA🌟🌈
Intxaurrondoko Korrika Kulturala! Martxoaren hasieratik Korrika hasi arte makina bat ekintza izango dira auzoan euskara eta Korrika sustatzeko. Galduko dituzu?
🌈🫀Euskara gara🫀🌈
16/03/2026
🌈🌟KORRIKA KULTURALA🌟🌈
Groseko Indarra surf taldeko lagunek iganderako, martxoaren 22rako, plan ederra dute: umeentzako jolasak, musika, jana, edana… eta klase bat dohainik! Ez galdu aukera eta gerturatu arratsaldeko 16:00etan. Klasea jaso nahi izanez gero, jarri haiekin harremanetan: 695754471
🌈🫀EUSKARA GARA🫀🌈
16/03/2026
🌈🌟KORRIKA KULTURALA🌟🌈
Igeldon izango da Korrika kulturala martxoaren 20tik aurrera! Antzezlanak, kontzertuak, mus txapelketa, filmea… egitarau ederra Korrika astea pasatzeko. Anima zaitez!
🌈🫀EUSKARA GARA🫀🌈