Euskal Herriko Ikastolak

Euskal Herriko Ikastolak Ikastolak taldearen kontu ofiziala duzue hau Eskaintza integrala dugu; 0 urtetik hasita, Batxilergoraino eta Lanbide Heziketaraino. Bizia da ikastola.

111 IKASTOLA – 57.322 IKASLE
Euskal Herri osoan gaude, herrietan txertatuak, 112 ikastolatan; 6000 irakaslek, 500 langile ez irakaslek, 57.322 ikaslek eta parte hartze zuzena duten haien gurasoek -gehienak kooperatibista dira eta- osatzen dugu ikastolen komunitatea. Hezkuntza eredu propioa dugu; ikasmaterialen sorkuntzan eta irakasleen prestakuntzan aitzindari izateaz gain, etengabe lanean dihardugu hobekuntzan. Pedagogia aurreratu eta aurrerakoia dugu; euskal curriculuma dugu ardatz eta oinarri. Hezkuntza euskalduna eskaintzen dugu, eleaniztasun sendoz, eta aitzindari gara Informazio eta Komunikazio Teknologiaren erabileran.

02/10/2026

🌀50 edizio eta milaka pertsonen konpromiso kateari segika, berriz ere bueltan da Lazkaon!

Mila pertsona eskuz esku auzolanean, euskararekiko, herriarekiko eta ikastolarekiko
konpromisotik. 🩷🧡

✨ Gure herria, hizkuntza eta kultura bizitzeko modu bat.
🔗 kilometroak.eus

👉🏽 Etorri zu ere! 👈🏿

28/09/2026

➡️ Murgiltze ereduan sakontzeko unea da, ez hura zalantzan jartzekoa.

Euskal Herriko Ikastolok PISAren emaitzen inguruko irakurketa plazaratu dugu. 🔗 ikastolak.eus/bizi-ikastola/albisteak

✅ Datuek garbi erakusten dute euskara ez dela irakurmenean izandako jaitsieraren erantzulea; berdin jaitsi baita, ama hizkuntza dena delakoa izanda ere.

📊 Gure herriaren errealitate, premia eta erronken neurrira egokitutako adierazle sistema propioak behar ditugu.

🤝 Atzera egin nahi dutenen aurrean, herri gisa aurrera urrats irmoak egitera deitzen dugu hezkuntza komunitate osoa, herrigintzako eragileak eta erakunde publikoak. Denoi dagokigu murgiltze ereduaren aurrerabidea blindatzea.

📺 Ikusi gaur Zigor Ibarzabal EHI-ren Hezkuntza arduradunak |ko Egun On saioan partekatutako gako nagusiak.

16/09/2026

Gure murgiltze eredua eraginkorra izan da eta euskalduntzen jarraitzeko errealitate berrira egokitzea dagokigu.

09/09/2026

🏘️ Herritik sortu ginen eta herri bat euskaraz josten dihardugu.

🧑‍🧑‍🧒‍🧒 Dozenaka milaka ikaslek, gurasok eta profesionalek osatzen dugu Ikastolen komunitatea.

🤝 Jarrai dezagun elkarrekin, biharko Euskal Herritarrak gaurdanik hezten. Bidelagun ditugun sareetan eragiten. Biharko euskal hezkuntza nazional, euskaldun eta pedagogikoki aurrerakoia errealitate bihurtzen.

01/09/2026

Ikasturte berriari ekin diogu Azkainen.

Euskal Herriko Ikastolek egutegi ezberdinekin hasten dugu ikasturtea, baina herri-ikuspegi eta hezkuntza-proiektu berarekin.

Gure egitekoa ez baita soilik hezkuntza euskaraz eskaintzea. Herri bat euskaraz josten dihardugu.

Ikasturteari ekin, herria josteko elkarrekin.

EUSKALDUNTZEN DUEN HEZKUNTZA BEHAR DUGU Hezkuntza sistemak ez du behar bezain beste eta behar bezain ondo euskalduntzen....
01/07/2026

EUSKALDUNTZEN DUEN HEZKUNTZA BEHAR DUGU

Hezkuntza sistemak ez du behar bezain beste eta behar bezain ondo euskalduntzen. Hori da Unibertsitaterako Sarbide Probak azaleratu duen sakoneko arazoa.

Hezkuntza sistema propio euskalduna indartu eta zabaldu behar dugu, euskararen biziberritzean jauzi berri bat emateko.

Euskalduntzea ezin da euskara ikasgaira mugatu. Euskal dimentsioa elikatzeko, ikasgai guztietan eta ikasgelatik kanpo, espazioak sortzen jarraitu behar dugu. Euskaldun osoak hezteko.

Larria da USAP azterketen inguruan epaitegien esku hartzea. Berriz ere, euskararen aurka egiten dutelako. Berdintasuna kolokan jartzen dutelako. Eta hezkuntza sistema kaltetzen dutelako.

Horrelako esku hartzeek agerian uzten dute, herri gisa gorpuzten gaituzten egitura propioen beharra. Herritik eta herriarentzat sortuak. Herritarrok eta herritarrontzat kudeatuak.

Ikastolok bidea urratzen jarraituko dugu. Euskaldun osoak hezteko espazio eta aukera berriak sortzen. Gaurko autoeraketatik, biharko euskal hezkuntza elikatzen. Biharko herritar euskaldunak gaurdanik hezten.

Auzolanaren indarrez, euskararen taupadak berpiztu ditugu gaur Amurrion.Ikastolok Araba Euskaraz josten dugu egunez egun...
14/06/2026

Auzolanaren indarrez, euskararen taupadak berpiztu ditugu gaur Amurrion.

Ikastolok Araba Euskaraz josten dugu egunez egun, Amurriotik Argantzunera eta Gasteiztik Lapuebla de Labarcara.

Eskerrik asko gaur Amurrio bete duzuen milaka euskaltzale eta Ikastolazaleei. Jarrai dezagun elkarrekin Araba euskaratik eta euskaraz josten.

Eskerrik asko, belaunaldi berrientzat eta herri honentzat, bide berri bat zabaltzeagatik ❤️‍🔥Eskerrik asko, hasieratik b...
12/06/2026

Eskerrik asko, belaunaldi berrientzat eta herri honentzat, bide berri bat zabaltzeagatik ❤️‍🔥

Eskerrik asko, hasieratik bukaera arte, euskaraz ikasteko eskubidea praktikan jartzeagatik.

Erakutsi duzue, Ikastolen hezkuntza proiektua ez dela ikasgelara mugatzen, balio sistema oso bat dela bertan lantzen dena.

Jarrai dezagun, egunez egun eta herriz herri, Euskal Herria euskaraz josten.

115 ikastola, herri bat ❤️‍🔥115 komunitate, eta komunitate bera.Gure neurria hori da: herri eta ikastola komunitate bako...
11/06/2026

115 ikastola, herri bat ❤️‍🔥

115 komunitate, eta komunitate bera.

Gure neurria hori da: herri eta ikastola komunitate bakoitzak bere inguruan eragiten duena, eta denok batera osatzen dugun sarea.

Gure babes beroena, bihar Baxoko Matematikako azterketa euskaraz eginen duten gure Ikastolako ikasleei.

Datozen belaunaldientzat eta herri honentzat bide berri bat ari direlako zabaltzen.

Ikastolok, egunez egun eta herri herriz, Euskal Herria euskaraz josten jarraituko dugu.

Komunitatea

Dirección

Ikastolen Etxea, Errotazar Bidea 126
Donostia-San Sebastián
20018

Horario de Apertura

Lunes 08:00 - 17:30
Martes 08:00 - 17:30
Miércoles 08:00 - 17:30
Jueves 08:00 - 17:30
Viernes 08:00 - 15:00

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Euskal Herriko Ikastolak publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Escuela/facultad

Enviar un mensaje a Euskal Herriko Ikastolak:

Atajos

Compartir

Categoría