Unai Fernandez de Betoño

Unai Fernandez de Betoño

Compartir

EHUko hirigintza-irakaslea

16/06/2026

Bihar arratsaldean "Etxearen korapiloa nola askatu" (UEU & Ipar Hegoa) liburua aurkeztuko dut Donostiako Antiguan, Ekhiñe Atorrasagastirekin batera, EH Bildu Donostiak antolatutako saioan.

📰 Ekainak 17
⏰ 18:00
🏠 Platero (Matia kalea, 33)

15/06/2026

Etxebizitzaren arazoak Euskal Herriko herri txikietan dituen berezitasunak ezagutzeko udako ikastaro bat antolatu dugu EHU eta Aztiker artean.

Adituak: Denis Itxaso, Javier Burón, Daniel Olzomendi, Nagore Alkorta, Helena Trias, Koldo Telleria eta Unai Larreategi:

📰 Irailak 2
🏠 Miramar / Online
📌 Info: https://www.uik.eus/eu/jarduera/etxebizitza-herri-txikiak-erronkak-politikak-esperientzia-berritzaileak
✍🏼 Kokatzeko iritzi-artikulua: https://www.berria.eus/iritzia/artikuluak/etxebizitza-eta-herri-txikiak_2159476_102.html

Photos from Unai Fernandez de Betoño's post 11/06/2026

Ezin hobeto atzo, Agurainen, etxebizitzaren korapiloaz hitz egiten.

Herrian proiektu oso interesgarriak dituzte martxan: 13 zuzkidura-bizitoki Bustamante Jauregian, alokairu babestuko 58 etxe Harresi Parkean, 10 etxebizitza sozial Kale Nagusian aurri-egoeran zeudelako desjabetu dituzten 3 eraikinetan... Bikain!

09/06/2026

Bihar arratsaldean "Etxearen korapiloa nola askatu" (UEU & Ipar Hegoa) liburua aurkeztuko dut Agurainen, Raul Lopez de Uralderekin batera, EH Bildu Agurainek antolatutako saioan.

📰 Ekainak 10
⏰ 18:30
🏠 Udaletxea

01/06/2026

Asteazken honetan "Etxearen korapiloa nola askatu" (UEU & Ipar Hegoa) liburua aurkeztuko dut Ortzaizen (Nafarroa Beherea), Oihana Galé Zamponirekin batera, Udako Euskal Unibertsitateak eta Eusko Ikaskuntzak antolatutako saioan.

📰 Ekainak 3
⏰ 18:30
🏠 Ortzaize: Menta liburu-denda

Photos from Unai Fernandez de Betoño's post 21/05/2026

Oso gustura atzo Iurretan, etxebizitzaz hitz egiten.
Herrian dagoen babes publikoko etxeen faltaz aritu ginen, besteak beste.
Badaude egoera hobetzeko proposamenak!

19/05/2026

Bihar arratsaldean, "Etxearen korapiloa nola askatu" (UEU & Ipar Hegoa) liburua aurkeztuko dut Iurretan, Maier Alberdirekin batera, EH Bildu Iurretak antolatutako saioan.

📰 Maiatzak 20
⏰ 18:30
🏠 Tellitu anfiteatroa

Photos from Unai Fernandez de Betoño's post 17/05/2026

Oso goiz interesgarria, atzokoa, Donostiako Tabakaleran, EH Bilduren Etxebizitza Eskuragarria Sustatzeko Erakundearen (EESE) aurkezpenean.
Beharrezkoa da gaur proposatu den jauzi kualitatibo eta kuantitatiboa.

13/05/2026

✍️ Gaur indarrean sartu den Jaurlaritzaren azken etxebizitza-dekretuaz idatzi dut GARAn.
"Ezkutu sozial" gisa aurkeztu du EAJ-PSEk... ez da egia. 👇

Ezkutu soziala... norentzat?

Unai Fernandez de Betoño arkitektoaren analisia.

Esteka lehen iruzkinean.

¿Quieres que tu escuela/facultad sea el Escuela/facultad mas cotizado en Donostia-San Sebastián?

Haga clic aquí para reclamar su Entrada Patrocinada.

Localización

Categoría

Dirección


Arkitektura Goi Eskola Teknikoa, Oñati Plaza, 2
Donostia-San Sebastián
20018