13/07/2026
🎙️Entrevistamos a Joseba Ibáñez para hablar sobre el cementerio que ha creado entre los viñedos de la Rioja Alavesa, en el hermoso entorno natural de Eskuernaga/Villabuena de Álava.
Escúchalo: https://nererkiaga.eus/joseba-ibanez-no-eches-el-ultimo-polvo-en-cualquier-sitio/
🌿Ibaola Harria es un cementerio ateo formado por cromlech, dólmenes y menhires. Y Joseba ofrece la posibilidad de que podamos tallar la que será nuestra piedra. Es un cementerio muy frecuentado por los vivos y que de vez en cuando también se llena de música.
💡Hemos hablado sobre los cementerios, la cultura de echar las cenizas en la naturaleza, y la necesidad de crear un lugar específico para cenizas integrado en la naturaleza.
🎯+info sobre Ibaola Harriak en la web Hil Arte Bizi
29/06/2026
👤Izaskun Andonegi doluan aditua da eta IPIR metodologian espezialista. Bidegin Elkartea sortu zuen doluan daudenei laguntzeko. Izaskun Andonegi Goikoetxea
Ikusi BIOn
❤️Heriotzaren dolua giza esperientziarik handiena dela deritzo. Dolua zulo bat baino, zeharkatuko dugun eta eraldatuko g*ituen tunel ilun bat irudikatzen du.
💡Doluan gorputzak dituen somatizazioei buruz galdetuta, gorputza gure alde dagoela argi du, eta gorputzak esan nahi digunaren kontzientzia hartzea beharrezkoa dela.
🎯 Elkarrizketan zehar aipatutakoari buruzko informazio gehiago Hil Arte Bizi webgunean
17/06/2026
🎓Esperientzietatik ikasten gabiltza!
🎤Julen Etxegarai elkarrizketatu dugu: "Gure gurasoek beraien hileta zortzi aldiz ordainduta utzi zuten".
Entzun bio-n
📢Hileta aseguruekin beraiek izandako esperientzia besteontzat lagungarri izatea espero du.
🌹Elkarrizketa honen muinean beraien ama Isabel Ibáñez omendu dugu. Isabel Leongo Mansilla de las Mulasen jaio zen eta 2021ean hil zen 81 urterekin.
🎯 Heriotzari buruz hitz egitea eta partekatzea zelako beharrezkoa den gogorarazi digu.
🍻 Eta bere agurra nolakoa izatea nahiko lukeen argi du.
01/06/2026
🎙️Hileta aseguruen inguruan ikasiko dugu oraingoan.
https://nererkiaga.eus/mikel-idoate-heriotza-gertatzean-zuek-aukeratutako-hileta-enpresara-deitu
👤 Izarra Tanatorioko Mikel Idoate elkarrizketatu dugu, hileta enpresek aseguruekin lana nola egiten duten ezagutzeko.
💡OCUk, Espainiako kontsumitzaileen elkarteak egindako azterketaren ondorioa argia da: hileta aseguruarekin bikoitza edo hirukoitza ordaintzen bukatu dezakegu. Eta norbere hileta guk ordainduta uzteko beste modu batzuk badaude.
🎯 nererkiaga.eus webgunean jaso ditugu g*i honi buruzko informazio gehigarria.
🌸Heriotzari tabuak kentzen
18/05/2026
🎙️Hil direnen ondoan esperientzia onak izan dituztenengandik asko ikasi dugu. Entzun hemen: https://nererkiaga.eus/itxasne-goitiz-amaren-ondoan-etzan-nintzen/
👤Itxasne Goitiz Aboitizekin elkartu gara. Lehenago heriotza tabua zen berarentzat, baina g*iaren inguruan ikasiaz eta hitz eginez, bere kokapena aldatu eta amaren heriotzaren aurrean hobeto egon ahal izan zen.
❤️Eta beraien ama Mari Kruz Aboitiz Sesma omendu dugu. Mari Kruz lekeitiarra zen eta 2025eko udan hil zen, 97 urterekin.
💡Heriotzaren inguruan irakurri, hitz egin eta ikasiaz, hobeto kokatu g*itezkeela sinisten dugu. Itxasnek hori ziurtatu digu.
🌸Heriotzari tabuak kentzen
09/05/2026
❤️Heriotzaren aurrean kokatzeko TALDEA garrantzi handikoa da (familia/lagunak, osasun lan-taldea, ikastetxea, zahar etxea, auzoa, herria,...).
💡Parte hartze dinamikek taldea indartzen dute, bakoitzak jada ezagutzen dugunaz jabetuz eta taldekideen ezagutzaz aberastuz.
🧭Udarregi Ikastolan egin ditugu heriotzaren pedagogiaren inguruko tailerrak. Lau tailer irakasleekin eta bosgarrena, guraso eta irakasleen artean.
🎉Esperientzia eder-ederra izan da.
🌿Heriotzaren pedagogia, bizitzaren pedagogia baita.
🎯Usurbilgo Udalak heriotzaren aurrean komunitatea sendotzeko egitasmoaren barruan landu dugu.
04/05/2026
🎙️ Tenemos una nueva entrevista.
Escúchala en: https://nererkiaga.eus/mabel-marijuan-existe-un-paternalismo-amoroso/
👤 Hemos entrevistado a Mabel Marijuan, doctora en medicina, especialista en bioética, y militante de la Asociación DMD, Derecho a Morir Dignamente
💡Hemos charlado con ella sobre la bioética como instrumento para encontrar las decisión más justa ante conflictos sobre la vida y la muerte.
❤️ La Asociación DMD, que ha logrado el derecho de la eutanasia y tiene un gran trabajo todavía para asegurar que este derecho se cumpla, ofrece una gran ayuda asistencial a personas que están en situaciones extremadamente difíciles.
🗓️ Dentro de dos semanas volveremos con otra entrevista Hil Arte Bizi.
20/04/2026
🎙 Finlandiara egin dugu salto, eta bertako heriotza ohiturak ezagutu
https://nererkiaga.eus/finlandiako-hileta-ohiturak/
👤 Mia Rissanen elkarrizketatu dugu. .ehung*iluan
❤️ Beraien amaren hileta gogoratuaz, Helka Rissanen omendu dugu. Helka Finlandiako Lavia herrian jaio zen 1936an, eta 81 urterekin hil zen. Tradizioa eta berrikuntza nahasita, maitasunez agurtu zuten.
🗓 Bi aste barru gatoz bueltan, beste elkarrizketatu batekin.
📌Hurrengoan, Duintasunez Hiltzeko Eskubidea - Derecho a Morir Dignamente elkarteko kide bat izango da gurekin.
17/04/2026
"Komunitatetik, heriotzaz" zikloa (I):
Nere Erkiaga (Hil Arte Bizi egitasmoa): "Heriotzaren aurrean hobeto kokatu g*itezke... gutxienekoa jakinez gero".
BIHAR (asteazkena) · 18:00 · Sutegin
Heriotzaren inguruan eraikitako beldurrei eta heriotzaren inguruko alor ezberdinei buruz begirada orokor bat eskainiko du.
Gonbidapenak: usurbilkultura.eus
17/04/2026
Usurbilen, heriotzaren tabua apurtu eta bizitza osorik zaintzeko helburuarekin dabiltza.
Herri zaintzailearen ekimenaren barruan, “Komunitatetik heriotzaz” hitzaldi-zikloa antolatu du Usurbilgo Udalak.
Heriotzaren aurrean hobeto kokatu ahal izateko norberak ikasi - eta erabaki - dezakeenari buruz hitz egin genuen.
Eskerrik asko bertaratutakooi, g*ia halakoa izanda, giro hain ederra sortzearren!
----
Saio honi buruz ari gara:
2026-04-15
18:00
Usurbil. Sutegi auditoriuma
Hizlaria: Nere Erkiaga
Antolatzailea: Usurbilgo Udala
Argazkiak: