30/09/2025
Kaixo berriro!! Bueltan gara eta ikasturteari hasiera emateko lehenengo irteeraren berri ematen dizuegu. Irailaren 19an Ametzagaina parkean egon ginen elkarrekin jolasten eta disfrutatzen! Eguraldiak asko lagundu zigun☀️☀️💦🥰
Ongi etorri denoi!
25/06/2025
Ikasturtea ondo amaitzeko irteera berezia egin genuen Ametzagainara. Denok elkarrekin parkera joan eta bertan goiza pasatu genuen, jolasean eta ur artean.
Hurrengo urtean ikusiko dugu elkar! Ikasle eta irakasle taldeaz agurtu eta itxiera eman genion ikasturteari.
Besarkada handi bat guztiontzat💚😌🥹😃🥳🫶🍀🌞
29/05/2025
Gure eskolako handienek piraguismo saioak izan dituzte Maiatzan zehar. Jarrera bikainarekin arraunak hartu eta Santa Klara uharte inguruak ezagutu dituzte, baita bainatu ere. 🙌💪🌞🌥🚣♀️🚣🚌
Eskerrik asko Gipuzkoako Piraguismo Federazioa!
27/05/2025
LH1 eta LH2ko ikasleak Maiatza osoan zehar igeriketa saioak izan dituzte. Gure marrazo txikiek gauza asko ikasi dituzte eta prest daude itsasoa esploratzeko!🙂🤓👏💪🦈🌞🌊🏊♀️🏊♂️🏅
Let´s go sharks!
27/05/2025
HH2, 3, 4 eta 5 urtekoak, ikasturte bukerako ekintza bezela IZAR PARKen egon ziren aurreko asteazkenean. Ekintza dibertigarria izan zen eta primeran pasatu zuten, salto eta salto...🥳🙃😵💫🙌🏃♀️🏃♂️⭐️⭐️⭐️
Don´t worry, be happy
13/05/2025
HH2 eta 3 urteko gelakoak tximeletaren bizi zikloa lantzen ari dira. Prozesua ikusteko, arrautzak ekarri dituzte...beldarrak jaio dira eta hauei jaten emateko Morus Albaren hostoak biltzera atera dira auzora. 🌿
From caterpillar to butterfly 🐛 🦋
13/05/2025
Aurreko astean 3.eta 4.mailako ikasleak Uliako interpretazio zentroan egon ziren. Inguruan zeuden talaiak baleak arrantzatzeko erabiltzen zirela ikasi genuen, besteak beste. Bertan bazkaldu ondoren, hondartzara jeitsi ziren!
It was a wonderful day! 🧐💪🐳🌿🌤
08/05/2025
Aste Santuko oporren aurretik, 3. eta 4. mailakoak Irunen egon ziren. Euskal Herriaren mugak ezagutu eta bertatik ibili ziren, herria ezagutuz. Egun polita izan zen! 😎🚶♀️🚶
04/04/2025
Gaur goizean LH5 eta LH6ko ikasleak eskola inguruko kaleetan egon dira, zaborra biltzen eta triptiko informatiboak banatzen... Benetan harrigarria jasotako dena! 🧐
Because there is no Planet B. 💚