Harrobia Lanbide Ikastola

Harrobia Lanbide Ikastola Centro Integrado de Formación Profesional (ikastola); Enseñanzas Deportivas; Cursos para personas

🌿 GIDA zikloa: bibak-esperientzia Gorlizen!Irailaren 22tik 23ra, GIDA 1 eta GIDA 2 taldeek bibak-ekintza egin zuten. Gor...
27/09/2026

🌿 GIDA zikloa: bibak-esperientzia Gorlizen!

Irailaren 22tik 23ra, GIDA 1 eta GIDA 2 taldeek bibak-ekintza egin zuten. Gorlizen formakuntza jaso eta gero, «El Castillito»ra joan ziren, ikasitakoa praktikan jarri eta gaua aire zabalean pasatzera. 🌙🎒

Hurrengo egunean, hondartzan jarraitu zuten ikasten: 2. mailako ikasleek dinamikak gidatu zituzten, taldearen aurrean ardurak hartuz eta gidari-lana praktikatuz. 🌊🤝

Etorkizuneko gidariak, esperientzien bidez ikasten!

🏆 Harrobiako ikasle eta irakasleak, Euskal Encounterreko 3D lehiaketetan sarituak!Ikasturte berria martxan dugun honetan...
26/09/2026

🏆 Harrobiako ikasle eta irakasleak, Euskal Encounterreko 3D lehiaketetan sarituak!

Ikasturte berria martxan dugun honetan, udako lorpenak ere gogora ekarri nahi ditugu. Uztailaren 23tik 26ra, BECen ospatutako Euskal Encounter 34 ekitaldian parte hartu zuten gure ikasle eta irakasleek, sormena eta teknologia partekatuz. 💻✨

🥈 Jiaxin Lin ikasleak 2. postua lortu zuen Fast 3D kategorian.
🥈 Peio Ureta irakasleak 2. postua eskuratu zuen 3D Grafikoak kategorian, baita 3D Animazioa kategorian ere.

Zorionak, Jiaxin eta Peio! Harro gaude zuen lanaz eta talentuaz! 👏

¡Especialidad formativa de Lanbide: Programas de Bienestar Integral y Gestión Emocional 💆🧠 Porque entrenar no es solo tr...
25/09/2026

¡Especialidad formativa de Lanbide: Programas de Bienestar Integral y Gestión Emocional 💆🧠
Porque entrenar no es solo trabajar el cuerpo: también es cuidar la salud mental y sentirse bien durante todo el proceso.

📢 Si buscas una formación 100% gratuita y práctica… ¡Ya puedes reservar tu plaza!

ℹ️ Más información:
📞 944 724 366
💬 WhatsApp: 688 650 113
🔗 Inscripción: https://me-l.co/f2z4wdey

--
Lanbideko prestakuntza-espezialitate berria: Ongizate Integraleko eta Kudeaketa Emozionaleko Programak 💆🧠
Entrenatzea ez delako gorputza lantzea bakarrik: osasun mentala zaintzea eta prozesu osoan ondo sentitzea ere bada.

📢 Doakoa den prestakuntza praktiko baten bila bazabiltza... Erreserbatu zure plaza!

ℹ️ Informazio gehiago:
📞 944 724 366
💬 WhatsApp: 688 650 113
🔗 Izen ematea: https://me-l.co/f2z4wdey

Zikloen arteko elkarlana!🤝🏥Erdi mailako ikasleek goi mailako ikasleei azaldu dizkiete larrialdi egoeretan jarraitu behar...
24/09/2026

Zikloen arteko elkarlana!🤝🏥

Erdi mailako ikasleek goi mailako ikasleei azaldu dizkiete larrialdi egoeretan jarraitu beharreko prozedurak eta protokoloak.🤗 Saio praktikoan, EBAS protokoloa, BBO maniobra (bihotz-biriketako bizkortzea) eta desfibriladorearen erabilera landu dituzte. 💪

Jarduera honek aukera eman die ikasleei elkarrekin ikasteko, trebetasunak partekatzeko eta talde-lana indartzeko.🫂✨

💻 MSS2ko ikasleak, dualerako prestatzen!MSS2ko ikasleak laster dual orokorrera joango dira, eta aurretik eramangarrien m...
18/09/2026

💻 MSS2ko ikasleak, dualerako prestatzen!

MSS2ko ikasleak laster dual orokorrera joango dira, eta aurretik eramangarrien mantenu eta konponketa lanetan aritu dira. 🔧🖥️

Ikasitakoa praktikan jarriz, lan-munduan aurkituko dituzten egoeretarako prestatzen jarraitzen dute.

Aurrera taldea! 🙌

🏅 SpainSkills Partaideen EkitaldiaAnder De la Fuente, EuskalSkills Lanbide Heziketako olinpiadetan irabazle izan zena, S...
17/09/2026

🏅 SpainSkills Partaideen Ekitaldia

Ander De la Fuente, EuskalSkills Lanbide Heziketako olinpiadetan irabazle izan zena, SpainSkills-en parte hartu zuen.

Bere eta Euskadiko beste hainbat ikasle irabazleren lorpenak ospatzeko, ekitaldi berezi bat egin zen Iurretan. 🎉

Harro gaude Euskadiko txapelduna den Ander De la Fuenterekin, eta, noski, bere entrenatzaile izandako Ander Mendiarekin ere! 👏💪

Zorionak bioi! 🏆

Bisita berezia izan dugu Harrobia Ikastolan: BIMEko taldea gurean izan da 🎶🤘🏻 BIME Campus Bekan parte hartzeko gonbidape...
15/09/2026

Bisita berezia izan dugu Harrobia Ikastolan: BIMEko taldea gurean izan da 🎶🤘🏻 BIME Campus Bekan parte hartzeko gonbidapena luzatzeko.

BIME Campus Bekak, prestakuntza, mentoring-a eta industria musikaleko profesionalekin konektatzeko aukera eskainiko dio hautatua izango den gure ikasleetako bati.

Industria musikalak badu Harrobia Bilbon, eskerrik asko BIME! ❤️

40 urte atzera, Harrobia 80ko hamarkadan! 🔙🪩Harrobia Ikastolan ere 80. hamarkadako`trend` hau egitera animatu gara, horr...
10/09/2026

40 urte atzera, Harrobia 80ko hamarkadan! 🔙🪩

Harrobia Ikastolan ere 80. hamarkadako`trend` hau egitera animatu gara, horretarako ikastolako langileak atzera egiteko makina batean sartu ditugu ⌛🤣

🏋️‍♂️ TRADIZIOTIK ETORKIZUNERA! 🌱Egokitze Fisikoko Zikloko ikasleek Joseba Etxebarria Elgezabalen bisita jaso dute, Txir...
09/09/2026

🏋️‍♂️ TRADIZIOTIK ETORKIZUNERA! 🌱

Egokitze Fisikoko Zikloko ikasleek Joseba Etxebarria Elgezabalen bisita jaso dute, Txirrika Herri Kirolak Klubaren proiektua eta jarduera fisikoaren sektoreko egungo joerak gertutik ezagutzeko. 🙌

Saioan herri kirolen eta fitnessaren arteko lotura, osasuna eta ongizatea, komunitatearen garrantzia, ekintzailetza eta sektoreak eskaintzen dituen lan aukera berriak izan dituzte hizpide. Gainera, etorkizuneko profesionalek behar dituzten gaitasunen inguruan ere hausnartu dute. 💪🗣️

Eskerrik asko, Joseba, zure esperientzia gurekin partekatzeagatik! 👏

Dirección

Plaza De La Cantera 4
Bilbao
48003

Página web

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Harrobia Lanbide Ikastola publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Atajos

Compartir

Categoría