21/10/2019
Irailak eta Urriak hilabete oparoak izan ditugu, nor d**o gogotsu, gauza berriak jasotzen hasteko?
Asko gara psikologiaren eremuan lanean gabiltzan profesional euskaldunak. Besteak beste, hezkuntzan, arlo klinikoan, zerbitzu sozialetan eta, ikerkuntzan zein irakaskuntzan, unibertsitatean. Hainbat erronkari egin behar diegu aurre. Besteak beste, euskaraz prestatutako dokumentu eta tresnarik ezari eta euskararekin zerikusia duten hutsune eta oztopoei. Esperentziez gainera, gabezia, hutsune eta oztopo horiek partekatu eta guztion artean horiei erantzuteko sarea osatzea izango lirateke topaketa antolatzera bultzatu gaituzten arrazoi nagusiak. Beraz, PSIKOLOGO EUSKALDUNEN III.TOPALETAN, EIBARREN, AZAROAREN 16AN PARTE HARTZEKO gogotsu gaude.
www.taupataupa.com
19/06/2019
Zein politta zauden, Lekitto!
Iturri zaharretik edaten dut,
Ur berria edaten,
Beti Berri den ura,
Betiko iturri zaharretik...(Joxean Artze)
Gozatu ezazue!
www.taupataupa.com
29/05/2019
Arratsalde on!
Formakuntza oso interesgarria eta gomendagarria komunikabideetan doako publizitatea lortzen ikasteko.
Ostegunean, BEAZ-en arratsaldeko 16:00tan.
Itxaroten zaitugu!
www.taupataupa.com
MIKROFORMAZIOA: Cómo salir gratis en los medios
Jornada taller en la que se compartirán algunas claves sobre el tema propuesto a partir de la experiencia de los participantes. Habitualmente los medios de comunicación son canales para anunciar un producto o un servicio. El problema es que solo las grandes campañas publicitarias pueden acceder a...
01/04/2019
Astelehen on!
Apirilaren 4an hasiko da Garesen eta 14an Gasteizen amaitu. "Klika" izango du lelo gure hizkuntzaren aldeko lasterketak eta "Txillardegi" izango da aurtengo omendua.
Goxatu ezazue!
www.taupataupa.com
20/03/2019
Egun on! Zer moduz zaudete?
Lekitton izango da, Bizkaiko ikastoletako festa eta abesti politt honekin eguna hastera goaz.
Gozatu ezazue!
www.taupataupa.com
http://taupataupa.es/eu/blog/euskera-lekeitioko-ibilaldiak-badauka-abestian/
Lekeitioko Ibilaldiak badauka abestia
Berria aldiazkarian irakurri izan dugun moduan, aurtengo ibilaldia, Maiatzaren 19an Lekeition izango da, eta Haratzago leloa aukeratu dute Bizkaiko ikastolako festa abeslari eta ikastola komunitate osoarekin batera aurkezteko...Giro eguzkitsua ez d...
14/03/2019
Guraso eta hezitzaile garen aldetik, gure seme-alaben aurrean ez dakigu oso ondo zelan jokatu. Negar egiten utziko ditugu? Edo, lasaitzera gerturatuko gara? Eta, parkean lurzoruan negar egiten dutenean, zer egiten duzu?Gurasoen ohiko galderak izaten dira. Horregatik, Barakaldoko haur eskolan,dinamika praktikoen bidez eta bitartez, erantzungo ditugu.
Aste bukaera on!
www.taupataupa.com
**ogikoak
07/03/2019
Guk ere biharko greba feministarekin bat egiten dugu! M8a feministok planto!
21/02/2019
Adimen emozionalaren inguruan gero eta gehiago aritzen gara. Badakigu emozioen kudeaketa orekatu bat, garrantzitsua dela bizitzako erronka desberdinak gainditu eta asetasunez aurrera egiteko. Horregatik, emozio desberdinen mitoak desmontatu eta gure jarreren inguruan hausnartu dugu. kudeaketa orekatu batetik deituriko formakuntza saioan, gure emozio desberdinei merezi duten tokia eman behar diegula ikasi eta, etxeko txikiekin, horren bidelagun izatearen garrantzia landu dugu. Eskerrik asko, Barakaldoko haur eskolako Aintzaneri eman diguzun aukera politt honengatik eta bertaratu zareten senideei.
Asteburuaz goxatu!
Astelehen arte!
www.taupataupa.com
15/02/2019
Haserraldiak, gizaki guztiok egoera batzuen aurrean sentitzen dugun energía moduan definitu dezakegu. Beharbada, haurra haserretzera eraman duen arrazoia ulertzea da, gehien kostatzen zaiguna. Zelan jarri daiteke modu honetan?Edo bestean? Guraso zein hezitzaile izanik, hauek ulertzeko eta ondo kudeatzeko zailtasunak izaten ditugu. Horregatik, atzo, Bilboko haur eskolan, "haserraldiak nola kontrolatu etxeko girotik?" deituriko hitzaldia egin genuen. Eskerrik asko bihotz -bihotzez bertaratu zineten guztioi.
Goxatu asteburuaz polittak!
www.taupataupa.com
25/01/2019
Bizipozerako haziak ereiten ditugunean, horrelako proiektu polittak garatzeko aukera ematen dizkigu. Eskerrik asko Ikastolari, plazerra izan da Batxilergo mailan, deituriko tailerra egitea. Jada, landutako azpimarraketak, eskemak eta laburpenak gogoratzeaz gain, ikasteko denbora planifikatzen ikasi dugu. Gainera,ikasle bakoitzak, balorazio galdera batzuen bitartez, ikasteko garaian, dazkaten ohituren inguruan hausnartu dute. Orain deskantsurako eta ikasitakoa bereganatzeko denbora hartuko dugu. Asteburu on!
Muxu potolo bat!
www.taupataupa.com
22/01/2019
Kaixo maittiak!Aste euritsua datorrenez, Ostegunean, Barakaldoko haur eskolan eta ilusio handiz aurkeztera goaz. Aukera aprobetxatuko dugu eta hiru urte hauetan, Bilbo eta inguruko haur eskoletan egindako, hitzaldi, tailer, eta guraso eskola saioetan bizitako esperientziak partekatuko ditugu. Aukera paregabea da, ezagutzeko. Eskerrik asko Aintzane, ematen diguzun aurkerengatik. Han itxaroten zaituztegu.
Aste hasiera on!!!
Muxu bat!
www.taupataupa.com
18/01/2019
Arratsalde on maittiak! Zer moduz zaudete?
" kudeaketa orekatu batetik, ", 2018an mimo handiz garatutako proiektua da eta horregatik, atzo, haur eskolan, gurasoei zuzendutako hitzaldia egin genuen.
Eskerrik asko Cristina, haur eskolako arduradunari eman diguzun aukerarengatik eta bertaratu zineten senideei, oso gustora egon ginen.
Asteburu ona pasa!Astelehen arte!
Muxu bat!
www.taupataupa.com