19/11/2024
Atzo Arkautiko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako arduradunekin bildu ginen akademia horri dagozkion hizkuntza eskubideekiko hainbat g*i jorratzeko.
👉Besteak beste, ondorengo neurriak hartuko dituzte:
🔸 Arkautitik gestionatzen diren azterketa ezberdinak osotasunean euskaraz egin ahal izateko neurriak hartuko dira (atal bakoitza euskaraz egin nahi dela adierazteko aukera bermatuko da).
🔸 Urtarrilaren 25etik aurrera azterketa psikoteknikoak euskaraz egin ahal izango dira, segurtasun juridiko eta baldintza berberetan.
🔸 Azterketak euskaraz prestatu ahal izateko akademia ezberdinekin lanketa egiteko konpromisoa hartu da.
🔸 Hautag*i eta lanpostu ezberdinen prestakuntzan herritarren hizkuntza eskubideekiko errespetua lantzeko neurriak hartu dira.
🔸 Prestakuntza euskaraz jasotzeko neurriak lantzen jarraituko da.