10/03/2025
Iritsi da XIV. M-Lehiaketa! 👩🍳🍳
Beasaingo Udal Euskaltegiak aurten , 2012an hasitako bideari jarraituz, eta, bere ekarpen xumea egin nahian Goierriko bost emakume sukaldeetan, gastronomian, aritu zirenak eta ari direnak gogoratuko ditu. Hala, martxoaren 10etik martxoaren 24ra bitartean, hainbat galdera plazaratuko dira ikasleek eta herritarrek erantzunak emanez parte hartzeko.
Martxoaren 26an, goizean, parte hartzaileen artean 🎁🏆sariak zozkatuko dira (parte hartu duten ikasleen artean eta sari bat parte hartu duten herritarren artean. Sari banaketa aste horretan bertan egingo da.
Galderak paperean (euskaltegian bertan) eta sare sozialetan zabalduko dira.