15/06/2026
Hazten jarraitzeko hamaika esperientzia!
Azken asteotan, gure DBHko ikasleek ikasgelatik haragoko esperientzia aberasgarriak bizi dituzte, ikaskuntza, kultura, elkartasuna eta aisialdia uztartuz.
DBH 1eko ikasleek Julen Goldaraz musikaria ezagutu eta sormen musikalaren sekretuak gertutik ezagutu dituzte. Gainera, ikasturteko azken bertso saioaz gozatu dute, Xabat Illarregi, Amets Arzallus eta Jokin Uranga bertsolariekin batera.
DBH 2ko ikasleek Pasaiako irteeran natura eta kirola uztartu dituzte, egun dinamiko eta atsegin batez gozatuz.
DBH 3ko ikasleek Iker Lauroba eta Esti Markez musikariekin hitzaldi musikatua izan dute, Euskal Herriko musikaren inguruko ibilbide interesgarrian murgilduta.
Elkartasunari ere lekua egin diote, Zaporeak GKEaren aldeko janari bilketa antolatuz, Lesboseko errefuxiatuei laguntzeko.
DBH 4ko ikasleek memoria historikoaren garrantzia landu dute Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik, eta lehen sorospenen inguruko prestakuntza jaso dute DYAko profesionalekin.
Horrez gain, Zientzia Azokan parte hartu dute, ikasturtean zehar egindako proiektuak eta ikerketak Azpeitiko beste ikastetxeetako ikasleekin partekatuz.
Musika, bertsolaritza, natura, kirola, zientzia, historia eta elkartasuna uztartuz, ikasturteari amaiera ezin hobea ematen ari dira gure ikasleek.