Iraurgi Ikastetxea

Iraurgi Ikastetxea 🌿 GURE ATERPEAN, ETORKIZUNA EREITEN 🌿

24/06/2026

🌿 URTZ TALDEA IRAURGIN 🌿

Urtz taldearen bisita berezia izan genuen pasa den astean ikasturteari amaiera paregabea emateko.

Trena gure geltokian geratu zen une batez eta gure bihotzen taupadek, erloju orratzen pare, bizitzaren erritmoa markatu zuten.

Zuen musikaren zirradarekin gure begiek irrifar egiteko aukera izan zuten.

Zoragarria izan zen han bizitakoa! Ez dugu inoiz ahaztuko!

Mila esker Xabi eta Dani bihotz bihotzez!

Beste bat arte, besarkada bat.

19/06/2026

🌿 GOZATU UDA 🌿

11/06/2026

🌿 BERTSOAK GURE SUSTRAIAK 🌿

Hitzak bat-batean sortu, emozioak unean transmititu eta publikoa harrapatu. Horixe da bertsolaritzaren magia. 🎤🎶

Jokin Uranga, Amets Arzallus eta Xabat Illarregi bertsolariek beren ibilbidea eta bertsoak partekatu dituzte gurekin, euskararen, bertsolaritzaren eta gure sustraien indarra gertutik erakutsiz.

Mila esker hiruroi! 🫂

🌿 DISLEXIARI AHOTSA EMANEZ 🌿Gure ikasleetako batek bere esperientzia partekatu du gelako kideekin, dislexia zer den eta ...
09/06/2026

🌿 DISLEXIARI AHOTSA EMANEZ 🌿

Gure ikasleetako batek bere esperientzia partekatu du gelako kideekin, dislexia zer den eta egunerokoan nola bizi duen azalduz. Bere testigantzak aukera eman digu errealitate hau hobeto ezagutzeko, galderak egiteko eta ikasteko.

Dislexia ez da oztopo bat ametsak lortzeko; ikasteko eta informazioa prozesatzeko modu desberdin bat da. Horregatik, garrantzitsua da ulermena, errespetua eta inklusioa sustatzea, pertsona bakoitzaren gaitasunak eta behar desberdinak balioan jarriz.📚✨

🌈 Ezagutu ezazu… Mirari Ugarte!
04/06/2026

🌈 Ezagutu ezazu… Mirari Ugarte!

🌿 GURE ATERPETIK MUNDURA 🌿Etapa aldaketei agur berezia egiteko aukera izan genuen. Bereziki badoazten DBH4ko eta 2.Batxi...
26/05/2026

🌿 GURE ATERPETIK MUNDURA 🌿

Etapa aldaketei agur berezia egiteko aukera izan genuen. Bereziki badoazten DBH4ko eta 2.Batxilergoko ikasleak agurtuz.

Eskertza bertsoa:

Derrigorrezko eskolatzea
batzuk aurten bukatuko duzue,
beste batzuek etapa handi bati
agur esango diozue.
Urte askotan batera ikasten,
ilusio eta ametsak ereiten,
segi orain bezala
elkar babesten.
Iraurgik beti jarraituko du
zuen aterpe izaten.🫂

🌈 Ezagutu ezazu... Aitor Bidezabal!
20/05/2026

🌈 Ezagutu ezazu... Aitor Bidezabal!

🌿 TXAPELDUNEN ETXEAN 🌿Reale Arena estadioan izan gara! Duela gutxi irabazitako kopa gertutik ikusteko aukeraz gain; tald...
11/05/2026

🌿 TXAPELDUNEN ETXEAN 🌿

Reale Arena estadioan izan gara! Duela gutxi irabazitako kopa gertutik ikusteko aukeraz gain; taldeko txoko berezienak ezagutu ditugu.🏆

Esperientzia ezin hobeto amaitzeko, zelaira atera eta Txurdinekin une ahaztezinak bizitzeko aukera izan dugu.⚽️

Txapeldunen etxean bizitako esperientzia paregabea izan da! AUPA ERREALA! ⚪️🔵

Dirección

Etxe Alai, 18
Azpeitia
20730

Horario de Apertura

Lunes 09:00 - 18:00
Martes 09:00 - 18:00
Miércoles 09:00 - 18:00
Jueves 09:00 - 18:00
Viernes 09:00 - 18:00

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Iraurgi Ikastetxea publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Escuela/facultad

Enviar un mensaje a Iraurgi Ikastetxea:

Atajos

Compartir

Categoría