28/09/2026
Gaur goizean, jolas askean ari direla, hiru ume beldurra ematen dieten gauzak marrazten hasi dira. Agian, marrazten ari diren une horretan bertan, beldur horiek pixka bat txikiago bihurtu dira.
Ondoren, beldurrak uxatzeko pozima prestatzen hasi dira.
Eta pozimaren osagaien artean… haien beldurren marrazkiak zatitu dituzte.
Zeinen ederra den haurtzaroan gertatzen den hori:
sentitzen dutenari forma ematea, forma hori eskuetan hartzea eta jolasaren bidez eraldatzea.
Beldurra ez dute ezkutatu.
Begiratu, marraztu, partekatu eta eraldatu egin dute.
Eta hor d**o jolasaren indarra.
Denbora, espazioa, askatasuna eta konfiantza eskaintzen direnean, umeek euren munduari zentzua emateko aukera aurkitzen dute.
Jolasa da hazkuntzarako bidea.