Aita Larramendi Ikastola

Aita Larramendi Ikastola Aita Larramendi Ikastola - Txistoki Pasealekua 20140 ANDOAIN - Tel 943 593 525 1963 urteaz geroztik, "IZATEA ERAIKIZ". Su-bajuaren epeltasuna darama.

Ikastola honetan su-epel giroa nabarituko duzu. Izpirituaren argia eta bularraren arnasa, Andoain herri euskalduna egunetik egunera euskaldunagoa izan dadin. Gatozen Orixerengana: “GEROAK ESAN BEZA”. On Eugenio Arregi. Andoain, 1988an
"40 urte, mila zorion" liburuan: https://drive.google.com/file/d/0BwtCwDSHbHcbOHpyenBEX0JDUzg/view

Ikasturte amaierako marra zapaltzear ginela egin genuen ikastolan Andoaingo ohitura den Axeri dantza. Lehen Hezkuntza 3t...
22/06/2026

Ikasturte amaierako marra zapaltzear ginela egin genuen ikastolan Andoaingo ohitura den Axeri dantza. Lehen Hezkuntza 3tik 6rako ikasle guztiek hartu zuten parte eta noizbait San Juan egunez Goikoplazan dantzan aritzeko lehen pausoak eman zituzten ikasleek.

Ondoren, San Juan sua piztu zen, eta olerkia errezitatu ostean, amaitzeko sua saltatzeko unea heldu zen, festei ilusioz ongi etorria egiteko.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.

Ikasturte amaierako marra zapaltzear ginela egin genuen ikastolan Andoaingo ohitura den Axeri dantza. Lehen Hezkuntza 3tik 6rako ikasle guztiek hartu zuten part

Ikasturteko azken egun honetan, San Juan bezperako gauaren olerkia errezitatu dugu, eta ondoren suaren inguruan zortziko...
21/06/2026

Ikasturteko azken egun honetan, San Juan bezperako gauaren olerkia errezitatu dugu, eta ondoren suaren inguruan zortzikoa dantzatu dugu elkarrekin. Jarraian, banan-banan suaren g*inetik salto egin dugu, tradizioak dioen bezala, energia txarrak atzean utzi eta desio berriei bidea irekitzeko.

Orain bai, prest gaude ikasturteari agur esan eta uda zoragarri bati ongietorria emateko!

Uda ona izan denoi!

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.

Ikasturteko azken egun honetan, San Juan bezperako gauaren olerkia errezitatu dugu, eta ondoren suaren inguruan zortzikoa dantzatu dugu elkarrekin. Jarraian, ba

Ikasturte honen hasieran ekindako bideari jarraituz, LH6 mailako guraso talde batek maiatza amaieran bilera berri bat eg...
19/06/2026

Ikasturte honen hasieran ekindako bideari jarraituz, LH6 mailako guraso talde batek maiatza amaieran bilera berri bat egin du. Bileraren helburua, smartphonak sortzen dituen arazoen inguruan informazioa trukatu eta g*i honek familietan sortzen dituen kezkak partekatzea da.

Hausnarketa egin ostean, aurrera begira ere, taldean hasitako bide honetan jarraitu eta smartphona seme-alabei ematearen momentua atzeratzen joateko borondatea erakutsi dute.

Argi ikusi dute, erabakia taldean hartzeak bai guraso zein seme-alabengan eragiten duen egoera oso positiboa dela.

Bilera adostasun berri batekin amaitu zen: “Gure seme-alabei, urte amaiera bitarte behintzat, smartphonerik ez ematea”.

Adostasuna zabaldu eta honetara atxikitzeko galdetegi bat bidali zen. Galdetegia erantzun duten LH6 mailako familien portzentaia ,3koa izan da eta horietatik, ,65ak, 44 familiek, adostasunarekin bat egin dute.

Urtea amaitu aurretik, berriz ere elkartu eta adostasuna berritzeko asmoa adierazi dute.

Ikasturte honen hasieran ekindako bideari jarraituz, LH6 mailako guraso talde batek maiatza amaieran bilera berri bat egin du. Bileraren helburua, smartphonak s

Gaur goizean Lehen Hezkuntza 2. mailako ikasleek egun berezia bizi izan dute. Kalejira alaian abiatu dira herrian barren...
18/06/2026

Gaur goizean Lehen Hezkuntza 2. mailako ikasleek egun berezia bizi izan dute. Kalejira alaian abiatu dira herrian barrena, eta Juanita Alkain plazan geldialdia egin dute elkarrekin Azelain abestia kantatzeko. Giro ezin hobean, abestia amaitu ondoren, zubia zeharkatu eta ikastola handirantz jarraitu dute.

Bertara iristean, ikastola handiko ikasleek harrera beroa egin diete. Ongi etorriaren barruan, agurra eta soka-dantza eskaini dizkiete, eta ondoren ikasle guztiak elkartu dira une berezi hori partekatzeko.

Harrera ekitaldia amaitutakoan, LH2ko ikasleek Txistoki eraikina bisitatu dute, datorren ikasturtean izango duten ikastetxea ezagutzeko. Bisitan zehar, erabiliko duten gela berria ikusi dute eta hurrengo ikasturtean bidelagun izango duten tutore berria ere ezagutzeko aukera izan dute.

Bisita honek eta egun osoan zehar bizitako ekintzek etapa berri baterako trantsizioa modu atsegin, hurbil eta ilusioz betean egiteko aukera eskaini diete ikasleei.

Gaur goizean Lehen Hezkuntza 2. mailako ikasleek egun berezia bizi izan dute. Kalejira alaian abiatu dira herrian barrena, eta Juanita Alkain plazan geldialdia

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ikasturteari amaiera emateko azoka solidarioa burutu zuten.Azoka solidario hau, AD...
17/06/2026

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ikasturteari amaiera emateko azoka solidarioa burutu zuten.

Azoka solidario hau, ADAHIGI elkartearen alde egin zen. Elkarte hau, arreta-gabezia eta hiperaktibitatea (TDAH) duten pertsonei, haien familiei eta profesionalei laguntza, aholkularitza eta formazioa eskaintzen dien irabazi-asmorik gabeko Gipuzkoako elkartea da. Azokan, Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek, beraiek egindako pultserak, patata-tortila pintxoak eta prestatutako gozoak jarri zituzten salg*i, euro baten truke.

Lerro hauen bidez, eskerrak eman nahi dizkizuegu azokan parte hartu zenuten ikasle, irakasle eta familia guztiei.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek ikasturteari amaiera emateko azoka solidarioa burutu zuten. Azoka solidario hau, ADAHIGI elkartearen alde egin zen. Elk

2.026ko Kilometroak  berezia izango da, borobila, 50. edizioa,  eta Lazkaon ospatuko da.1.977an ospatu zen lehen aldiz  ...
16/06/2026

2.026ko Kilometroak berezia izango da, borobila, 50. edizioa, eta Lazkaon ospatuko da.
1.977an ospatu zen lehen aldiz Kilometroak; ordukoan Beasain eta Lazkaoko ikastolek antolatu zuten. Jendetza batu zuen lehen edizio hark; Ikastolen mugimenduarekin bat egiten zuen jende asko gerturatu zen, ibilbide hartan kilometroak eginez, Ikastolen alde dirua jaso eta ikastolei babesa ematera. Gerora sortu dira Ibilaldia, Araba Euskaraz, Nafarroa Oinez eta Herri Urrats jaiak, ikastolen mugimendurako oso garrantzitsuak izan direnak.
Kilometroak 50. edizioa programazio barruan 50 JAI ; 50 TONTOR ekimena antolatu da. Gure ikastolak ekimenean parte hartu zuen eta Belkoain mendira igo ginen.

2.026ko Kilometroak berezia izango da, borobila, 50. edizioa, eta Lazkaon ospatuko da. 1.977an ospatu zen lehen aldiz Kilometroak; ordukoan Beasain eta

Ikastolako komunitatea osatzen dugun jatorri ezberdinetako familiei ikusgarritasuna emateko asmoz, aurten lehen aldiz, i...
16/06/2026

Ikastolako komunitatea osatzen dugun jatorri ezberdinetako familiei ikusgarritasuna emateko asmoz, aurten lehen aldiz, ikastolako festan, tea eta jakien postua jarri zen, hainbat lurraldetako familia jaiaren parte sentitzeko helburuarekin.

Magrebiar lurraldea osatzen dutenetako 4 herrialde izan dira aurtengoan parte hartu dutenak: Mauritania, Argelia, Maroko eta Pakistan. Bertako jakiak, gozo nahiz gaziak, dastatzeko aukera egon zen, baita tea edatekoa ere. Henna tailerrak gorputz atal ezberdinak apaintzeko aukera eman zuen. Aurreko egunetan, Lehen Hezkuntzan, maila ezberdinetako haurrek lurralde hauen lanketa egin zuten, ikastola apaintzeko marrazkiak eginez.

Postuaren salmentatik ateratako dirua ikastolan kulturartekotasuna, integrazioa eta inklusioa lantzeko ekintzak sustatzeko erabiliko da. Hurrengoetan, beste lurralde ezberdin batzuek ere parte hartzea litzateke asmoa. Izan ere, aniztasunak aberastu egiten g*itu.

Ikasturte amaieran ohikoa den moduan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako komunikazio-tailerreko ikasleek antz...
15/06/2026

Ikasturte amaieran ohikoa den moduan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako komunikazio-tailerreko ikasleek antzerki emanaldia eskeini diete Lehen Hezkuntzako 3, 4 eta 5. mailakoei. Aurten "Goazen Basakahirura!" antzerki musikatua sortu dute, eta prozesuan zehar nahiz Basteron asko gozatu dute.

Zorionak guztiei!

Ikasturte amaieran ohikoa den moduan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailako komunikazio-tailerreko ikasleek antzerki emanaldia eskeini diete Lehen Hezku

Frantsesa ikasg*ia egiten duten DBH 3 eta 4. mailako ikasleak Landetan izan dira aste honetan, Capbreton eta Hossegorren...
10/06/2026

Frantsesa ikasg*ia egiten duten DBH 3 eta 4. mailako ikasleak Landetan izan dira aste honetan, Capbreton eta Hossegorren egun pasa. Bertan, eguraldia lagun, hango inguruak ezagutu, hondartzan ibili eta ikasturtean zehar ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan dute.

Egun ederra pasa dute.

Frantsesa ikasg*ia egiten duten DBH 3 eta 4. mailako ikasleak Landetan izan dira aste honetan, Capbreton eta Hossegorren egun pasa. Bertan, eguraldia lagun, han

Udaberriko oporretatik bueltan, LH2ko ikasleak nekazari lanean aritu ziren baratzean. Letxugak, piperminak, tomate txiki...
10/06/2026

Udaberriko oporretatik bueltan, LH2ko ikasleak nekazari lanean aritu ziren baratzean. Letxugak, piperminak, tomate txikiak eta kuiatxoak landatu zituzten irakasleen laguntzaz. Aste honetan ereindakoaren fruituak jasotzeko aukera izan dute eta batzuek g*inera etxera eramango dute mokadu paregabea.

Urte osoan zehar Juanita Alkaineko baratzak aukera ematen die garaian garaiko barazkiak hazten ikusi, zaindu eta haiei buruz gehiago ikasteko.

Udaberriko oporretatik bueltan, LH2ko ikasleak nekazari lanean aritu ziren baratzean. Letxugak, piperminak, tomate txikiak eta kuiatxoak landatu zituzten irakas

Dirección

Andoain
20140

Notificaciones

Sé el primero en enterarse y déjanos enviarle un correo electrónico cuando Aita Larramendi Ikastola publique noticias y promociones. Su dirección de correo electrónico no se utilizará para ningún otro fin, y puede darse de baja en cualquier momento.

Contacto La Escuela/facultad

Enviar un mensaje a Aita Larramendi Ikastola:

Atajos

Compartir

Categoría