27/06/2021
Aurreko astean ikasturte berezi honi bukaera eman genion familia, haur eta bidelagunen artean. Sorpresa hunkigarriak egon ziren, elkarrekin margotu eta kantatuz!
Zein momentu politak!
Beti bezela emozioz beteriko momentuak bizi izan genituen, baina aurten besteetan baino gehiago. Ez genion ikasturteari amaiera ematen ari bakarrik, ez, etapa bati baizik. 6 urteko ibilbidea eta gero, Zapaburuko ateak ixtea erabaki behar izan dugu. Energia, ekonomia eta bereziki gure momentu pertsonalek (amatasuna), oraintxe, ez gaitu Zapaburuk eskatzen digun energia eta denbora eskeintzen uzten.
Ez da erabaki erreza izan, noski, Zapaburu gure barnetik jaiotako proiektua izan baita. Haurrei gune goxoa eta beraien esentziak garatu ahal izateko espazio librea eskaintzea izan da beti gure helburua.
Ikaskuntzak, topaketak, emozioak eta baita momentu zailak ere jaso ditugu azken sei urte hauetan, ondorioz, atzera begira jartzen garenean, harro sentitzen gara zein nolako hazkuntza pertsonala eta profesionala izan dugula ohartzen garenean. Benetan ederra!
Emandakoa eta jasotakoaren balantza eginez, 💚ESKER ONA besterik ez dugu sentitzen.
💚ESKER ONA urte hauetan zehar gurekin konfidatu duten familiengatik.
💚ESKER ONA akonpainatu ditugun haur guztiengatik, bakoitzak zerbait erakutsi baitigu.
💚ESKER ONA bidean topatu dugun talde profesionalarengatik (Julia, Eli), zuek ere zapaburu eraikitzen lagundu baituzue.
💚ESKER ONA Urdineko kideengatik, euren ateak eta bihotzak zabaltzeagatik.
💚ESKER ONA HazizHazi plataforma eta bertan batzen diren proiektuei, sarea sortzeagatik eta konektaturik mantentzeagatik ibilbide honrtan
💚ESKER ONA guregatik proiektu hau sortzeko eta askatzeko gaitasuna izateagatik.
💚ESKER ONA bizitzari esperientzia zoragarri hau oparitzeagatik.
Ateak itxi baino lehen, *Udalekuak* eskeiniko ditugu bihartik aurrera Uztaila bukaera arte.
Bitartean, umeekin gozatzen eta elkarrekin hornituz jarraituko dugu.
Plazer bat izan da!
Zapaburuko sortzaileak: Maider eta Maite
❤️Eskerrik asko, bihotzez.❤️